top of page

2023

Vicente Goicoechearen musika

Hondarribia_Goicochea
ERAGIYOK Hondarribian 01

39. Eliz-Musika Zikloa - Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Maria eliza (Hondarribia) - 2023/03/25, 20:00

 

Allegro maestoso* (L. Urteaga) // Missa in Honorem Inmaculatae Conceptionis B.M.V (V. Goicoechea): I. Kyrie - II. Gloria - III. Credo - IV. Sanctus - V. Benedictus - VI. Agnus Dei // Tres interludios* (M. Rodríguez Seminario): I. Melodía Angélica - Parce, Domine L. Iruarrizaga // Ave, verum corpus (V. Goicoechea) // Salve, Regina (V. Goicoechea)

*Organoa bakarrik

Zuzendaria: Ander Simal Alberdi || Organo-jolea: Matías Sagreras

ERAGIYOKek 1983tik Hondarribian Eskifaiak antolatzen duen Eliz-Musika Zikloaren 39. ekitaldia inauguratu zuen, Euskal Herrian egiten direnen artean horrelako ziklo zaharrena. Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Maria eliza ikusgarria izan zen Vicente Goicoecheak Sortzez Garbiaren omenez idatzitako mezaren estreinaldiaren agertokia.

Kontzertuak berrikuntza garrantzitsu bat ekarri zuen, Matias Sagreras argentinarra lehen aldiz aritu baitzen ERAGIYOKekin. Buenos Airesen jaioa, musika ikasketak bere herrian egin zituen Musikenera organoan espezializatzera etorri aurretik.

Harrezkero, Argentinan, Euskal Herrian, Espainian, Suitzan, Mexikon, Estatu Batuetan, Brasilen eta Uruguain eman ditu kontzertuak, bakarka zein abesbatza eta orkestra garrantzitsuekin batera.

Sagrerasek berak eman zion hasiera kontzertuari Luis Iruarrizagaren pieza batekin. Jarraian, kontzertuaren obra nagusia aldaretik etorri zen, Vicente Goicoechearen Missa in Honorem Inmaculatae Conceptionis B.M.V., 1903an idatzia, Pio X.ak «Tra le sollecitudini» motu proprioa kaleratu zuen urte berean.

Meza hau lehen aldiz interpretatzen zuen arren, abesbatza seguru agertu zen eta obra publikoaren eta antolatzaileen gustukoa izan zen, guztiak ere mezaren edertasuna azpimarratuz, baita organista eta abesbatzak egindako lana ere, ahots-sailen homogeneotasun tinbrikoa eta bakarlarien esku-hartzeak nabarmenduz.

 

Matias Sagrerasen bakarkako beste agerraldi batek atsedenaldi labur bat eman ondoren, abesbatzak kontzertua berrartu zuen, bere errepertorioko pieza sakratuetako bat, Iruarrizagaren Parce, Domine Iruarrizaga, berreskuratuz. Amaitzeko Goicoecheak idatzitako koru eta organorako beste bi lan entzun ahal izan ziren: Ave, verum corpus eta Salve, Regina handia, Música Sacro-Hispana aldizkari espezializatuak bere garaian zioenez: «Ez dut ezagutzen Goicoechea maisuak eskaini berri digun Salve hau baino sinpleagoa eta ederragoa idatzi denik». Zinez, halakoa izan zen bere interpretazioa, eta benetan aipagarriak zenbait pasarte, hala nola tenorrek bikain egindako 'Eia ergo' delikatua edo amaierako 'O clemens, o pia' ederra.

Amaiera bikaina urte osoan zehar zeresana emango zuen obra handi baten estreinaldirako.

Txistulariak eta abesbatza Donostian

Txistularis_Donostia
Txistulariak eta ERAGIYOK

Donostiako Udalaren Txistulari Taldea & ERAGIYOK - Udaletxeko Areto Nagusia (Donostia) - 30/04/2023, 12:00

Ansola anaiak* (J. I. Ansorena) // Agur zaharra** (S. Salaberri) // Maitasun atsekabea** (J. Guridi) // Erromerian (B. Imaz) // Illunabarra (R. Sarriegi) // Bi eusko abesti (I. Busca Sagastizabal) // Kitolis (L. Aramburu) // Donostiko kaiean (J. M. Glez. Bastida) // Ara nun diran (J. M. Glez. Bastida) // Saratarra (J. M. Glez. Bastida) // Maite, eguzki eder (P. Sorozabal) // Kanta berri (P. Sorozabal) // Gernikako arbola (E. Gorosarri)

*Txistulariak bakarrik || **Abeesbatza bakarrik

ERAGIYOKen zuzendaria: Ander Simal Alberdi || Donostiako Udalaren Txistulari Taldearen zuzendaria: Jose Ignazio Ansorena Miner

Donostiako Udalaren Txistulari Taldearekin ezohiko saioa egin zuen ERAGIYOKek Donostiako udaletxeko Udalbatza Areto ederrean.

Aspaldi aurreikusia zegoen kontzertua azkenean iritsi zen! Lehen saiakera 2021ean izan zen, baina COVID-19a tarteko, atzeratu zen. Ondoren, elkarrekin aritzeko lehen aukera Donostia Musikak 2022an Victoria Eugenia Antzokian antolatutako kontzertuan izan zen, Pablo Sorozabali egindako omenaldian.

Kontzertu horren esperientzia aprobetxatuta, elkarrekin lanean jarraitu zuten.Ez zen makala aurretik egin beharreko lana, izan ere ez dira hainbeste txisturako eta abesbatzarako sortutako lanak (are gutxiago ahots grabeen taldeetarako) eta, gainera, ondo kontuan hartu beharrekoak dira txistuaren berezitasunak afinazioari dagokionez.

Moldaketa bat egin hemendik, bakarlari bat sartu handik, txistuak eta metalak non indartu eta non isilduarazi erabaki… Guztiak koktel-ontzian nahastu behar izan ziren azken emaitza lortzeko: egitarau mamitsua non euskal doinuek eta musikariek erabateko protagonismoa izan zuten.

Bakarka aurrena

Jose Ignazio Ansorenak egin zituen kontzertuaren aurkezpen lanak, eta maisuki eraman zituen entzule ugariak azalpenez eta istorioz betetako bide eder batetik.

Musikariak bakarkako lanean hasi ziren Ansola anaiei (danbolin-jotzaile taldea osatu zuten Felix, Jose, Luis eta Julian) eskainitako pieza batekin: 4 mugimenduz osatutako obra, non pasarte bakoitzean talde tradizionaleko instrumentu bat nabarmentzen zen anaia bakoitzaren omenez.

Ondoren, eta txistulariak sarrerako konpasak jo eta gero, abesbatza kantari sartu zen Agur zaharra solemnearekin, jarraian Maitasun atsekabea bakarka abesteko.

 

Donostia protagonista

Programak Donostiarekin lotura handia izan zuen modu batera edo bestera. Ez ziren falta izan biribilketa alaiak, hala nola Bruno Imazen Erromerian ezaguna eta ERAGIYOKek lehen aldiz eman zuen Donostiko kaiean. Gonzalez Bastidak idatzitako pieza originalak hiriak kaiari eta arrantzari begiratzen zioneko garaiak gogora ekarri zituen.

 

Beste pieza batzuetan Ansorenaren beraren moldaketek egoki uztartu zituzten txistularien eta koruaren gaitasunak. Horrela gertatu zen Illunabarra-rekin, Ansorenak esan bezala, malenkoniatsu baina inoiz ez triste. Berdintsu ere Kitolis, Ara nun diran edo Saratarra.

 

Donostian egonda, ezin zen falta Pablo Sorozabalek musikarik. Maisuaren beraren esanetan mundu zabalean ospea eman zion Maite, eguzki eder-ek eta Kanta berri umoretsuak goi mailako amaiera eman zioten kontzertuaren egitarauari.

 

Benetan kontzertu bikaina eta ezohikoa ikusi izanaren sentsazioarekin, entzuleek biseko batez gozatu ahal izan zuten. Piter Ansorenaren hitzetan: «Herrialde guztiak ados jartzen dituen Euskal Herriko ereserkia», Gernikako arbola. Amaiera paregabea!

AHOBER zikloaren estreinaldia

AHOBER_JATORKI
JATORKI eta ERAGIYOK

I. AHOBER ahots berdinen abesbatza zikloa - JATORKI Ahots Zuriak (Bilbo) & ERAGIYOK - Andre Maria Zeruratzearen eliza (Astigarraga) - 2023/06/03, 20:00

ERAGIYOK: Agur zaharra (S. Salaberri) // Nere etxea (Aita Donostia) // Ara nun diran (J. M. Glez. Bastida) // Bi eusko abesti (I. Busca Sagastizabal) // Maitasun atsekabea (J. Guridi) // Kitolis (L. Aramburu) || JATORKI AHOTS ZURIAK: Ave maris stella (E. Ugalde) // Itsasoa ari zait (I. Azurmendi) // Neskatxena (P. Sorozabal) // Txiki txikitik (P. Sorozabal) // Izar ederra (P. Sorozabal) // Madrigal (J. Guridi) // A tu lado (J. Busto) // Itzali eziña (A. Larrauri) // Dzanga (E. Ugalde) || ERAGIYOK & JATORKI Ahots Zuriak: HIRU EUSKAL KANTA (Aita Donostia) - I. Ene maitia; II. Ama; III. Uso xuria // CHANTON PIPERRI (B. Zapirain): Euskalerriko semiak/alabak gera.

 

ERAGIYOKen zuzendaria: Ander Simal Alberdi

JATORKI Ahots Zuriaken zuzendaria: Joxean Llorente Etxeberria

JATORKI Ahots Zuriakek eta ERAGIYOKek hasiera eman zioten AHOBER abesbatza zikloari Astigarragako elizan, euskal egileei eskainitako kontzertuan.

ERAGIYOKek anfritrioi lanak egin zituen eta bere errepertorioaren hainbat klasiko aurkeztu zituen protagonismo nagusia talde bilbotarrari utzi baino lehen.

JATORKI Ahots Zuriaken parte hartzea dirdiratsua izan zen. Era bikainean tartekatu zituen Guridi edo Sorozabalen moduko musikagile klasikoen lan ezagunak eta konpositore garaikideenak hala nola Eva Ugalde, Idoia Azurmendi edota Javier Busto.

Eva Ugalderen Ave maris stella-rekin hasi eta gero, hunkigarria izan zen duela gutxi zendutako Idoia Azurmendirekin izandako oroitzapen Itsasoa ari zait kantuarekin. Alai sonatu zuten Pablo Sorozabalen Neskatxena izeneko suitetik aukeratutako bi pasarteak, Neskatxena bera eta Txiki txikitik; melankolikoa, berriz, Jesus Guridiren Madrigal.

Berriro ere musikari garaikideetara itzulita, Javier Bustoren A tu lado, mundu osoko taldeek eman duten habanera eta Itzali eziña, Anton Larraurik 70. hamarkadan idatzitako obra abestu zuten, berriro ere itsaso gerturatzen zigun Eva Ugalderen Dzanga­rekin amaitzeko.

Kontzertua bukatzeko bi taldeak elkarrekin Aita Donostiaren hiru pieza ezagun lotu zituzten Hiru euskal kanta titulupean.

Oroigarren trukaketa eta gero oraindik bis baterako astia egon zen, bi taldeak batera Chanton Piperri operaren Euskalerriko ereserkiarekin amaiera eman ziotelako kontzertuari. Amaiera handia AHOBER zikloaren lehenengo kontzertuarentzat.

TuttoVoce_Segovia

Emanaldi handia Segovian

ERAGIYOK Segovian 02

Encuentro de voces iguales: TuttoVoce & ERAGIYOK - Teatro Juan Bravo (Segovia) - 2023/06/17, 20:30

TUTTOVOCE: Contigo aprendí (A. Manzanero) // Luna cautiva (C. Rodríguez) // Lágrimas negras (M. Matamoros) // Nostalgias (E. Cadícamo / J. C. Cobián) || ERAGIYOK: Agur, jaunak (J. Olaizola) // Kitolis (L. Aramburu) // Saratarra (J. M. Glez. Bastida) // Euskalerria (P. Sorozabal) || TUTTO VOCE: Esta tarde vi llover (A. Manzanero) // Te quiero (A. Favero) // Piel canela (B. Capó) || ERAGIYOK: RIGOLETTO - Zitti, zitti, moviamo a vendetta (G. Verdi) // DIE ZAUBERFLÖTE - O Isis und Osiris (W. A. Mozart) // Negra sombra (Rosalía de Castro / X. Montes) // MARINA - Coro de marineros (E. Arrieta) || TUTTOVOCE & ERAGIYOK: Silencio (R. Hernández) // Maite (P. Sorozabal) // Boga, boga (J. Guridi)

 

TuttoVoceren zuzendaria: Miguel Gálvez Yubero

ERAGIYOKen zuzendaria: Ander Simal Alberdi

Pianista: Miren Gabirondo Olazabal

Joan den larunbatean ERAGIYOK eta TuttoVoce Segoviako Juan Bravo Antzokian elkartu ziren ahots grabeen topaketan. Joan den urteko uztailean Frantziako Akize herrian egindako Cant’A Choeur jaialdian bat egin eta gero, ERAGIYOKek Segoviako Aldundiak antolatutako kontzertu honetan parte hartzeko gonbita jaso zuen.

Emanaldiak bi abesbatzek jorratzen dituzten musika estilo desberdinak entzuteko aukera eman zuen. TuttoVocek boleroak, tangoak eta musikatutako olerkiak abestu zituen, entzuleentzat pieza ezagunak eta maitatuak guztiak ere, hala nola Piel canela, Contigo aprendí edota Esta tarde vi llover.

Bere aldetik, ERAGIYOKek, Miren Gabirondoren pianoaren laguntzaz zenbait obretan, euskal musikako piezen hautaketa egin zuen eta Olaizola, Sorozabalez, Gonzalez Bastida edo Sorozabalen lanak aukeratu zituen. Horiei gehitu zitzaion errepertorio lirikoko zati bat, opera pasarteekin eta berriki taldearen kantu-sortari erantsitako Negra sombra eta Marina operaren Coro de marineros.

Aretoko giroa berotzen joan zen poliki-poliki eta kantu bakoitzari txalo zaparrada handiak jarraitu zion. Hauxe nabarmenagoa izan zen oraindik ere egitarau ofiziala amaitu eta gero bi taldeak baterako amaiera egiteko elkartu zirenean. Bertan, talde bakoitzak bestearen errepertorioaren pieza bana bere egin zuen. Horrela, lehen aldiz entzun genuen ERAGIYOK bolero doinuak abesten Silencio obran; bestalde, segoviarrek beste horrenbeste egin zuten Pablo Sorozabalen Maite zortzikoarekin.

Ikusleen grina ikusita, beste bis baterako astia izan zen oraindik ere, Boga boga. Honen ondorren ikusleek txalo jotzeari eman zion ERAGIYOK eta Tutto Voce agurtzeko. Denbora luzez guztien gogoan geratuko den emanaldia izan zen eta larunbateko arrakasta ikusita, ziurrenik ez da izango ERAGIYOKek eta TuttoVocek batera arituko diren azken aldia.

Voces Graves de Madridek eta ERAGIYOKek bikain AHOBERren

AHOBER_VGM
AHOBER Voces Graves Madrid ERAGIYOK 02

I. AHOBER ahots berdinen abesbatza zikloa: Voces Graves de Madrid & ERAGIYOK - Erribera kulturgunea (Astigarraga) - 2023/10/07, 

ERAGIYOK: Euskal-Erria (J. J. Gainza) // Negra sombra (X. Montes) // Zugana, Manuela (T. Garbizu) // Maite miña (J. M. Glez. Bastida) || Voces Graves de Madrid: Dicit illis Pilatus (Aita Madina) // Agur, Maria (Aita Madina) // Pater noster (J. Guerrero)//  Tenebrae facta sunt (J. Busto) // Ave maris stella (E. Ugalde) // Boga, boga (J. Guridi) // Saludaré (J. Elberdin) // Sorgin dantza (E. Mocoroa) || Voces Graves de Madrid & ERAGIYOK: Izar ederrak (J. Elberdin) // Segalariak (J. Elberdin)

 

ERAGIYOKen zuzendaria: Ander Simal Alberdi

Voces Graves de Madriden zuzendaria: Juan Pablo de Juan

Zaletu mordoa bildu zen larunbata arratsaldean Erribera kulturgunean ERAGIYOKek antolatutako AHOBER zikloaren bigarren hitzorduan etxeko eta Madrilgo abesbatza entzuteko.

Lehenengo kantuak ERAGIYOKen eskutik iritsi ziren. Talde astigartarrak bere errepertorioari berriki gehitutako obra batzuk abestu zituen, hala nola Euskal-Erria edo Negra sombra. Era berean, bere hastapenetan emandako Maite-miña ere entzun ahal izan zen.

Hasierako kantu horien ostean, berrogeita bost lagunez osatutako talde madrildarra agertokira igo zen, entzuleei “musika-bidaia” bat eskaintzeko asmoz. Bertan eliz-musikako piezak eta euskal folklorearen klasikoak tartekatu zituzten. Emozioz betetakoak izan ziren aretoan zegoen Javi Busto maisuari eskainitako Tenebrae facta sunt eta Josu Elberdinen Saludaré, migratzaileen gaia jorratzen duena. Bestalde, jai-giroko kantuetara pasata, publikoaren konplizitatea aurkitu zuten Boga boga kantatzera gonbidatuz, eta akelarre bat eszenifikatu zuten Sorgin dantza alaian.

Bi abesbatzen baterako amaiera

Arratsaldeko puntu gorena bisekoen txandan iritsi zen. Oroigarrien trukeak agerian utzi zuen bi abesbatzen artean sortutako giro bikaina, eta horrek bere isla izan zuen azken bi piezen interpretazioarekin. Josu Elberdinen Izar ederrak eta Segalariak izan ziren kontzertu handiari urrezko amaiera eman ziotenak.

Eliz-musika eta Gabon-kantak
AHOBER zikloa isteko

AHOBER_Eguberria
ERAGIYOK AHOBER Eguberria.jpg

I. AHOBER ahots berdinen abesbatza zikloa: ERAGIYOK & Matías Sagreras & Oiasso Boskotea - Andre Maria Zeruratzearen eliza (Astigarraga) - 2023/12/23, 19:00

Missa in Honorem Inmaculatae Conceptionis B.M.V (V. Goicoechea): I. Kyrie - II. Gloria - III. Credo - IV. Sanctus - V. Benedictus - VI. Agnus Dei // Artzayak (J. Olaizola) // Villancico al Niño Jesús (V. Larrea) // Suite de Navidad (T. Aragüés Bernad) // Ator, mutil (J. Guridi)

Ahots berdinen abesbatza-zikloaren azken hitzordua Astigarragako elizan izan zen eta erabateko arrakasta izan zen, ikusleek emandako erantzunaren arabera.

Abesbatzak, Matias Sagresas organista eta Oiasso Boskotea harizko taldearen laguntzaz, Vicente Goicoecheak Ama Birjiña Sortzez Garbiari eskainitako meza bat eman zuen, non koruaren bederatzi bakarlariren interbentzioa ikusi ahal izan zen beste hainbeste pasarte desberdinetan.

Gabon-kantei eskainitako bigarren zatian Jose Olaizolaren Artzayak nabarmendu zen batetik; bertan, Ramon Santxez baritonoaren bakarkako lanak txalo zaparrada handia jaso zuen. Bestalde, oso gutxi ezagutzen den Valentin Larrearen Villancico al Niño Jesús entzun ahal izan zen. Horrekin ERAGIYOKek musikagile gipuzkoarren abesbatzarako obra berreskuratzeko lehen urratsa eman zuen. Azkenik, Eguberritako doinu aski ezagunak biltzen dituen Tomás Aragüés Bernaden Suite de Navidad-ek eman zion amaiera kontzertuaren egitarau ofizialari.

Erakundeei eta enpresa babesleei AHOBER abian jartzeko emandako laguntza eskertuta, eta bertaratuak 2024ko ekitaldirako deitu eta gero, ERAGIYOKek bere tradizioarekin jarraitu zuen eta bis moduan Jesus Guridiren Ator, mutil eman zuen.

Eragiyok en Teatro Victoria Eugenia

Egin zaitez ERAGIYOKen lagun!

Zure laguntzari esker gure musika eta kultura sustatzen eta zabaltzen jarraituko dugu, Euskal Herrian zein Euskal Herritik kanpo, gure aurrekoek utzitako altxor hori mantentzeko.

 

Gozatu gurekin musikaz!

bottom of page