top of page

III. AHOBER (2025)

ERAGIYOKek AHOBER ahots berdinen abesbatza zikloa antolatzen du Astigarragan.

Kontzertuak

IMG_1652.JPG

Kanta Cantemus Korua

Zuzendaria: Eva Ugalde Álvarez

Erribera kulturgunea

Ekainaren 15ean, igandea | 19:00

2024 09 29 Ferrum _BeatrizMontes.jpg

Ferrum (El León de Oro)

Zuzendaria: Marco Antonio García Paz

Erribera kulturgunea

Irailaren 20an, larunbata | 19:00

+  ERAGIYOK
ERAGIYOK 00.jpg

ERAGIYOK

Zuzendaria: Jon Larrauri Delika

Erribera kulturgunea

Abenduaren 20an, larunbata | 19:00

ERAGIYOKek AHOBER ahots berdinen abesbatza zikloa antolatzen du Astigarragan 2023tik.

​

Bigarren ekitaldia hiru kontzertuz osatuta egongo da:

​

•   Ekainak 15: Kanta Cantemus Korua (Hondarribia) – Erribera kulturgunea.

•   Irailak 20: Ferrum (Asturias) eta ERAGIYOK – Erribera kulturgunea.

•   Abenduak 20: ERAGIYOK – Erribera kulturgunea.

​

Ziklo honekin ERAGIYOKek Astigarragako, inguruko herrietako eta Gipuzkoako kultura eskaintza handitzea bilatzen du, gutxiago landutako esparru batean, ahots berdinen taldeena. Horrekin, ahots berdinen errepertorioa eta lantzeko eta zabaltzeko egindako lanari jarraipena ematen dio. Izan ere, bere ibilbidean zehar ahots berdinetarako egindako ehun obra desberdin baino gehiago abestu ditu, euskal egileenak izanik horietako laurogei.

​

Zikloak ikuspegi hori handitzea ahalbidetuko du, ahots zurietarako eta ahots grabeetarako idatzitako Euskal Herriko eta nazioarteko egileen obren bitartez, urtez urte ospatzen den hitzorduan.

ahober 2025 OROKORRA.png
ahober 2025 KCK.png

Eva Ugalde Álvarez

​

Donostian jaio zen 1973an, eta bere jarduera konposizioan eta irakaskuntzan oinarritzen da, batez ere Donostiako Francisco Escudero Musika Kontserbatorio Profesionaleko Musika Hizkuntza eta Abesbatza irakasgaietan.

​

Gaur egun Euskal Herriko Abesbatzen Konfederazioko presidentea da. Hiru abesbatza federazio biltzen ditu Konfederazioak, sorkuntza eta interpretazio proiektu interesgarriekin.

​

Euskal Herritik kanpo egiten duen jarduerari dagokionez, Eva Ugalde aldian-aldian gonbidatzen dute Estatuko eta Nazioarteko konposizio eta interpretazio lehiaketetan epaimahaikide gisa, besteak beste, Guido d 'Arezzo Nazioarteko Konposizio Lehiaketan, edo Norvegiako Federazioaren Abesbatza Lehiaketa Nazionalean.

​

Azken urteotan masterclasseak eman ditu, bere musikaren interpretaziora zein konposiziora bideratuak (Italiako Europako Per Compositori Mintegia, Argentinako Latinoamerikako Emakumeen Abesbatzen Nazioarteko Jaialdia...), baita konposizioari eta emakumeei buruzko hitzaldiak ere (Konposizioa emakumeen ikuspegitik, Valentziako Unibertsitatea, Emakume konpositoreen elkarrizketa, online).

Estatuko eta atzerriko hainbat abesbatzak grabatu dute beren ekoizpena, besteak beste, Madrilgo Alaia Ensemblek (www.alaiaensemble.com). Bestalde, Daniel de la Puenteren zuzendaritzapean, monografiko bat grabatu zuen 2018an, 12 pieza enblematikorekin. Oraintsuago, Singer Pur talde alemaniarrak "Heartland" bere Among Whirlwinds CDan sartu zuen, honek, Opus Klassik 2022 saria irabazi zuen emakume konpositoreei eskainitako lana alegia, grabazio koralaren kategorian.

KANTA CANTEMUS KORUA (Hondarribia)

"Gure zuzendari emeritu eta lagun Javier Bustok 1995ean sortutako lehen eta “mitikoa” izan zen Kanta Cantemus Koruaren oinordekoak gara. Ordutik taldeak ibilbide luzea egin du, izen ezberdinak, sari batzuk eta, batez ere, musika askorekin.

​

Aquam Lauda bezala, abesbatzak hainbat jaialditan eta lehiaketatan parte hartu zuen Espainiako hainbat herritan (Bidasoako Abesbatza Jaialdia, Aire Barroko Jaialdia, Ejea de los Caballeros lehiaketa…). Azpimarratzekoa da “Tagore”, Alejandro Yagüek abesbatzarako sortutako azken lana. Obra hau  hilondoko omenaldi kontzertuan estrenatu zen.

​

Gaur egun, Eva Ugaldek zuzenduta, gure taldeak talentua, pasioa eta dedikazioa uztartzen ditu. Amets egitera, hausnartzera eta gozatzera gonbidatzen duten interpretazio paregabeak sortzen ditugu pieza klasikoetatik hasi eta konposizio garaikideetaraino. Errepertorio interesgarria erabiltzen dugu publikoarekin konektatzeko maila emozionalean.

​

Kanta Cantemus Korua-ko kide bakoitzak bere ahotsa eta energia eskaintzen ditu, musikarekiko maitasunak elkartutako kantarien komunitate bat osatuz. Elkarrekin, musikari dagokionez ez ezik, harremanak eraikitzen eta lankidetza eta sormena funtsezkoak diren ingurune bat sortzen ere lan egiten dugu."

IMG_1123.jpeg

FERRUM - EL LEÓN DE ORO (Asturias)

Ferrum gizonezkoen abesbatza «El León de Oro» proiektuaren talderik berriena da. 2019. urtearen amaieran sortu zen eta pandemiaren jarduera eten zuen. Ahots grabeen abesbatza hau LDO proiektuaren paleta korala aberasteko asmoz berpiztu zen 2024an, bere prestakuntza-alderdia sustatzen jarraitzeaz gain. Ferrumek ahots berdinentzat sortutako errepertorioaren interpretazioan sakondu nahi du, klasikoa zein garaikidea izan, eta erregistro grabearen aberastasuna eta sakontasuna aztertu nahi du. 

​

2024ko uztailean, abesbatzak San Vicente de la Barquerako Certamen de la Canción Marinera-n parte hartu zuen eta 2. saria lortu zuen. LDO proiektuaren 2024/2025 denboraldiko inaugurazio-kontzertuan parte hartu zuen.

 

2025ean Lehen Saria eta Publikoaren Saria lortu ditu Certamen Coral de Ejea de los Caballeros-en; horren ondorioz 2026an Valentzian egingo den Gran Premio Nacional de Canto Coral-en parte hartuko du. 

​

Musika koralarekiko griña ardatz moduan hartuta, Ferrumek soinu bereizgarri batekin liluratu nahi ditu entzuleak, «El León de Oro» proiektuaren soinu-helburu irmoekin bat datorrena.

​

LDO proiektu koral errespetatua da, erreferentziazkoa mundu osoan. Formazioa bere moldakortasunagatik nabarmentzen da, errepertorio zabala eskaintzeko aukera ematen diona, Errenazimentutik hasi eta abangoardiako obrak lantzeraino.

​

Denboraldi propia duen Espainiako korurik bakarrenetakoa da. Gainera, mundu osoko orkestra sinfoniko garrantzitsuekin lankidetza emankorra du. Era berean, Espainia mailako eta nazioarteko sari ugari irabazi ditu. Bere azken bi CDak salmenta-zerrenden buru izan dira plataforma digital nagusietan. Bere Koru Eskola propioa ere badu.

2024 09 29 Ferrum _BeatrizMontes.jpg
2022 Marco _BeatrizMontesjpg.jpg

Marco Antonio García de Paz

​

Zuzendari ausart eta sortzaile izateagatik ezaguna, Marco Antonio García de Paz (Luanco, Asturias),  El León de Oro taldearen zuzendaria eta sortzailea da. Espainian, Europan, Afrikan eta Estatu Batuetan aritu da harekin, eta Andaluziako Abesbatza Gaztearen zuzendari titularra ere bada 2019tik. 2021etik 2024ra arte RTVEko Abesbatzako zuzendari titularra izan zen, eta harekin kolaboratzen jarraitzen du. Biolin eta zuzendaritza ikasketak egin zituen Musikenen, eta Peter Phillips, Gabriel Baltés eta Javier Busto moduko maisuen ikaslea izan zen.

​

Espainiako eta nazioarteko 60 sari baino gehiagorekin, zuzendari onenaren saria jaso du "Prof. Georgi Dimitrov" (Bulgaria) eta "Internationale Koorwedstrijd Vlaanderen" (Belgika) nazioarteko lehiaketetan, eta birritan irabazi du Espainiako Kantu Koralaren Sari Nazional Nagusia.

 

Madrilgo Erkidegoko Abesbatza eta Espainiako Koru Nazionala bezalako abesbatzak zuzentzeko gonbita maiz jasotzen du. Milano Choral Academyn eta Asturiasko Printzerriko Goi Kontserbatorioan irakasle izan da. Hainbat jaialdi ospetsuta aritu da halanola Granada, Ubeda eta Baeza, SMR Cuenca eta Donostiako Musika Hamabostaldia.

 

Christoph König, Leopold Hager, Carlos Mena, Pablo González, Pierre Cao, Paul Goodwind, Peter Phillips, Jordi Savall, Daniel Reuss eta Lucas Macías artistekin batera lan egin du, besteak beste. Berriki Kordobako Orkestra, Malagako Orkestra Filarmonikoa eta RTVEko Orkestra zuzendu ditu. Hyperion, Naxos eta RTVE Música bezalako diskoetxeetarako obrak estreinatu eta grabatu ohi du.

ERAGIYOK 2024-11 2.jpg

ERAGIYOK

2018an sortua, bere sorkuntza orokorrean kultura musikala eta, zehatzago, euskal abesbatzen musika tradizioa zabaltzeko eta indartzeko ahaleginean oinarrituta dago, arreta berezia jarriz euskal musikagile nagusiek sortutako folkloreari eta eliz-musikari. Aldi berean, beste obra mota batzuk ere lantzen ditu, esaterako, nazioarteko folklorea eta errepertorio lirikoa (opera eta zarzuela).

​

1. saria lortu du bi lehiaketatan: Errenteriako 72. Gabon Abesti Sariketa Probintziala (2018) eta Bartzelonako 56. Festival Internacional de Cant Coral (2021).

​

Bere sorreratik hirurogei emanaldi baino gehiago izan ditu, non ehun obratik gora abestu dituen. Euskal Herriko eta nazioarteko hainbat jaialditan parte hartu du, hala nola Antxon Sierra Oroituz (Donostia, 2020), Nazioarteko Otxoteen Jaialdia (Portugalete, 2020), Musikaste (Errenteria, 2021), Musika Hilabetea (Mutriku, 2022), Ahots-Musika Topaketak (Basauri, 2022), Pablo Sorozabalen Omenezko Zikloa (Donostia, 2022), Festival Cant’A Choeur (Akize, Frantzia, 2022), Rencontres Internationales de Voix d’Hommes (Châtel-Guyon, Frantzia, 2022), 39. Eliz-Musika Zikloa (Hondarribia, 2023), Encuentro de Voces Graves (Segovia, 2023) eta 26. Cantigos in Carrela (Santu Lussurgiu, Sardinia, 2024).

​

Irungo Luis Mariano Lirika Elkartearen eskutik bost opera antzeztu ditu: Nabucco (2019), Rigoletto (2022), La fille du régiment (2022), Il Trovatore (2024) eta Macbeth (2025).

​

2023tik AHOBER abesbatza zikloaren antolatzailea da. Bertara gonbidatu ditu eta ERAGIYOKekin batera aritu dira Bilboko JATORKI Ahots Zuriak eta Voces Graves de Madrid abesbatza, besteak beste.

.

2024an Torreviejako Certamen Coral Internacional de Habaneras y Polifonía prestigiotsuan parte hartu zuen. 2025ean Madrilen izango da 'Voces Amigas' zikloan abesteko Voces Graves de Madrid taldearen 30. urteurrenean.

Eragiyok en Teatro Victoria Eugenia

Egin zaitez ERAGIYOKen lagun!

Zure laguntzari esker gure musika eta kultura sustatzen eta zabaltzen jarraituko dugu, Euskal Herrian zein Euskal Herritik kanpo, gure aurrekoek utzitako altxor hori mantentzeko.

 

Gozatu gurekin musikaz!

bottom of page