
ERAGIYOK:
2018an sortutako ahots grabeen abesbatza
Bere sorkuntza orokorrean kultura musikala eta, zehatzago, euskal abesbatzen musika tradizioa zabaltzeko eta indartzeko ahaleginean oinarrituta dago, arreta berezia jarriz euskal musikagile nagusiek sortutako folkloreari eta eliz-musikari. Aldi berean, beste obra mota batzuk ere lantzen ditu, esaterako, nazioarteko folklorea eta errepertorio lirikoa (opera eta zarzuela).
Historia

1. saria lortu du bi lehiaketatan: Errenteriako 72. Gabon Abesti Sariketa Probintziala (2018) eta Bartzelonako 56. Festival Internacional de Cant Coral (2021).
Bere sorreratik hirurogei emanaldi baino gehiago izan ditu, non ehun obratik gora abestu dituen. Euskal Herriko eta nazioarteko hainbat jaialditan parte hartu du, hala nola Antxon Sierra Oroituz (Donostia, 2020), Nazioarteko Otxoteen Jaialdia (Portugalete, 2020), Musikaste (Errenteria, 2021), Musika Hilabetea (Mutriku, 2022), Ahots-Musika Topaketak (Basauri, 2022), Pablo Sorozabalen Omenezko Zikloa (Donostia, 2022), Festival Cant’A Choeur (Akize, Frantzia, 2022), Rencontres Internationales de Voix d’Hommes (Châtel-Guyon, Frantzia, 2022), 39. Eliz-Musika Zikloa (Hondarribia, 2023), Encuentro de Voces Graves (Segovia, 2023) eta 26. Cantigos in Carrela (Santu Lussurgiu, Sardinia, 2024).
Irungo Luis Mariano Lirika Elkartearen eskutik lau opera antzeztu ditu: Nabucco (2019), Rigoletto (2022), La fille du régiment (2022) eta Il Trovatore (2024).
2024an Torreviejako Certamen Coral Internacional de Habaneras y Polifonía prestigiotsuan parte hartu du.
2023tik AHOBER abesbatza zikloaren antolatzailea da. Bertara gonbidatu ditu eta ERAGIYOKekin batera aritu dira Bilboko JATORKI Ahots Zuriak eta Voces Graves de Madrid abesbatza, besteak beste.
.
Nortzuk gara
Jon Larrauri Delika
Zuzendaria
Vitoria-Gasteiz, 2003. Bere musika ikasketak zazpi urterekin hasi zituen Udal Folklore Akademian-Musikaetxean, Txistu ikasketak eginez.
Zortzi urterekin, Jesús Guridi Musika Kontserbatorioan sartu zen Tronpeta espezialitatean, eta 2021ean Ohorezko Matrikularekin amaitu zuen Profesional Gradua.
Gaur egun, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan (Musikene) Musika Pedagogiako 4. maila eta Zuzendaritzako 1. maila ikasten ari da.
Era berean, Araba Ahotsetan Elkarte Musikalaren sortzailekidea da.
2022-2023 ikasturtean, Pasaia Karmengo Ama Ikastolako haur abesbatza zuzendu zuen. Egun, Tecnun abesbatzako zuzendaria eta Orfeoi Donostiarra Gaztearen zuzendarikidea da.
2024 azarotik ERAGIYOKeko zuzendaria da.
2022-2023 ikasturtean Euskal Herriko Gazte Abesbatzan (EHGA) parte hartu zuen abeslari moduan. Horretaz gain, bere jarduera akademikoa eta zuzendaritza lanak Donostiako Orfeoian eta Suharren kantari moduan duen aktibitatearekin partekatzen du.

1. Tenorrak
Joseba Azkue
Pablo Benavente
Joxean Estébanez
Asier Olaizola
Javier Oyarzun
Mikel Zapiain
2. Tenorrak
Ander Azkue
Markel Azkue
Borja Esnal
Xabier Ezkerro
Ander Sanz
Baritonoak
Julen Arzelus
Antonio Calleja
Iñaki Calleja
Rubén Ramada
Julen Salegui
Ramon Santxez
Baxuak
Miguel Ángel Erauskin
Ritxar Jordan
Andoni Lardizabal
Andoni Rodríguez
Pierre Trocq

Miren Gabirondo
Pianista laguntzailea
Miren Gabirondo Olazabal Donostian jaio zen eta Donostiako eta Bilboko kontserbatorioetan ikasi zuen. Bertan Piano, Akordeoi, Solfeo eta Musika Pedagogiako goi mailako titulazioak lortu zituen. Ondoren, bere formakuntzan sakondu zuen Doktoretza lortuaz Extremadurako Unibertsitatean.
Bere ibilbidean zehar hainbat sari lortu ditu soinujole moduan: Grand Prixeko Europako Lehen Saria Parisen, Karrera Amaierako Saria edota birritan Akordeoi Lehiaketa Nazionaleko Lehen Saria Bartzelonan. Hiru urtez jarraian Akordeoiko Munduko Txapelketan parte hartu zuen Portugalen, Italian eta Andorran.
Hogei urtez goi mailako irakasle bezala aritu da Badajozeko "Bonifacio Gil" kontserbatorioan. Honetaz gain, departamentu burua, jardueren koordinatzailea, Erasmus arduraduna edota zuzendari lanak ere egin ditu bertan.
Interprete moduan kontzertuak eman ditu bakarka zein hainbat talderekin Euskal Herrian, Espainian, Frantzian, Italian, Grezian, Herbeheretan, Portugalen eta Argentinan.
2022tik pianista laguntzaile lanak egiten ditu ERAGIYOKen, entseguetan zein kontzertuetan.
.
Ibilbidea


Kontzertuak
-
2024/02/03 - Santu Lussurgiu (Sardinia) - 26. Cantigos in Carrela.
-
2024/04/21 – Andre Maria Jasokundearen eliza – Gabiria - Udaberriko Kulturaldia.
-
2024/05/11 – Amaia K. Z. – Irun – Il Trovatore (Luis Mariano Lirika Elkartea).
-
2024/06/14 - Kaputxinoen eliza - Donostia - XXVII. Aita Donostia Aste Musikala.
-
2024/06/15 - Erribera kulturgunea - Astigarraga - Norberto Almandoz Musika Eskolaren 30. urteurrena.
-
2024/09/28 - Erribera kulturgunea - Astigarraga - II. AHOBER: TuttoVoce & ERAGIYOK.
-
2024/11/16 - Karmeldarren eliza - Donostia - Kantua eta Elkartasuna 2024.



Kontzertuak
-
2023/02/12 – San Izpiritu eliza – Baiona – Neguko besta.
-
2023/03/25 – Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Maria eliza – Hondarribia – 39. eliz-musika zikloa.
-
2023/04/30 – Donostiako udaletxeko Udal Aretoa – ERAGIYOK & Donostiako Udalaren Txistulari Taldearen ezohiko emanaldia.
-
2023/05/06 – Salbatore Deunaren eliza – Getaria – Antxua Eguna 2023.
-
2023/06/03 – Andre Maria Zeruratzearen eliza – Astigarraga – I. AHOBER abesbatza zikloa - JATORKI Ahots Zuria & ERAGIYOK.
-
2023/06/17 – Juan Bravo Antzokia – Segovia – Encuentro de voces graves: TuttoVoce & ERAGIYOK.
-
2023/06/22 – Iparragirre sagardotegia – Astigarraga – Physics and Applications of High Brightness Beams.
-
2023/07/16 – Soreasuko Sebastian Donearen parrokia – Azpeitia – Udako Musika Printzak.
-
2023/07/31 – Kaleko emanaldia – Astigarraga – San Inazio eguneko kontzertua.
-
2023/09/16 – Eskolondo – Ea – MusikEAn kontzertu zikloa.
-
2023/10/07 – Erribera kulturgunea – Astigarraga – I. AHOBER abesbatza zikloa - Voces Graves de Madrid & ERAGIYOK.
-
2023/11/04 – Kuna Etxea – Bilbo – ‘Herri, Errai, Erro’ jaialdia – JATORKI Ahots Zuriak & ERAGIYOK.
-
2023/12/22 – San Sebastian martiriaren eliza – Donostia – Gabonetako kontzertua.



Kontzertuak
-
2022/03/12 – Komentua – Mutriku – Musika Hilabetea.
-
2022/03/26-27 – Amaia K. Z. – Irun – Rigoletto (Luis Mariano Lirika Elkartea).
-
2022/05/14 – San Pedro eliza – Basauri – 47. Ahots-Musika Topaketak.
-
2022/07/08 – Akizeko katedrala – Akize (Frantzia) – Cant’A Choeur.
-
2022/07/09 – Arthous-eko abade-etxea – Hastinga (Frantzia) – Cant’A Choeur.
-
2022/07/31 – Kaleko emanaldia – Astigarraga – San Inazio eguneko kontzertua.
-
2022/09/23 – San Laurendi eliza – Kanbo – Otxoteen jaialdia.
-
2022/09/25 – San Bizente Paul ikastetxea – Irun – Ikastetxearen 75. mendeurrena.
-
2022/10/28 – Hotel Catalonia – Donostia – Donostia Ospitaleko Neurokirurgia Buruaren erretiro omenaldia (emanaldi pribatua).
-
2022/11/12 – Amaia K. Z. – Irun – La fille du régiment (Luis Mariano Lirika Elkartea).
-
2022/11/27 – Erribera kulturguneko ataria – Astigarraga – Txirriskla Txistulari Taldearen 50. urteurrena.
-
2022/12/23 – Andre Maria Zeruratzearen eliza – Astigarraga – Gabonetako kontzertua.



Kontzertuak
-
2021/01/30 – Erribera kulturgunea – Astigarraga - Iparragirreren oroimenez.
-
2021/06/13 - Soreasuko San Sebastian eliza - Azpeitia - Juan Jose Arakistainen omenezko meza.
-
2021/07/11 – Bartzelona – 56. Festival Internacional de Cant Coral – Online emanaldia.
-
2021/07/31 – Andre Maria Zeruratzearen eliza – Astigarraga San Inazio eguneko kontzertua.
-
2021/10/15 – San Laurendi eliza – Kanbo (Lapurdi) – Otxoteen jaialdia.
-
2021/11/27 – Salbatore Eliza – Getaria - Musika Parrokian zikloa.
-
2021/12/18 – Andre Mari Zeruratzearen eliza – Astigarraga – Gabonetako kontzertua.
-
2021/12/26 – Kiroldegia – Errenteria – 75. Gabon Abesti Sariketa Probintziala.



Kontzertuak
-
2020/01/10 – Petritegi Sagardotegia – Astigarraga - Txox Herrikoia (Sagardo denboraldiaren inaugurazioa).
-
2020/07/24 – Astigarraga - Santio jaietako kontzertua (online emanaldia).
-
2020/09/12 – Erribera kulturgunea - Astigarraga - “Zapata berriak” ikuskizuna (Erribera kulturgunearen inaugurazioa).
-
2020/10/16 – San Inazio Eliza – Donostia - XIII. Antxon Sierra Oroituz zikloa.
-
2020/12/27 – Portugalete - XXI. Nazioarteko Otxoteen Jaialdia



Kontzertuak
-
2019/01/30 – Gaztelubide Elkartea – Donostia.
-
2019/05/17 – San Esteban ermita – Andoain.
-
2019/05/31 – San Andres eliza - Baiona - Abesbatzen Udaberria - ERAGIYOK & AIZKOA.
-
2019/06/06 – Emak Bakea – Bidarte – Anne Etchegoyen & Hilda Lizarazu & ERAGIYOK.
-
2019/08/03 – Salbatore jaiak – Getaria.
-
2019/09/28 – Manu Izagirreri omenaldia - Bastero kulturgunea – Andoain.
-
2019/10/19 – Andre Maria Zeruratzearen eliza - Astigarragako
-
2019/12/14 – San Martin eliza - Cambes (Gironde, Frantzia) - Gabonetako kontzertua.
-
2019/12/28 – Kiroldegia - Errenteria - Gabon Abestien Sariketa Probintziala.



Kontzertuak
-
2018/12/29 – Kiroldegia - Errenteria - Gabon Abestien Sariketa Probintziala – 1. Saria.

Errepertorioa
Agur, Zuberoa
J. Oñatibia

Agur, jaunak
I. Mocoroa

Alkar-izketan
L. Aramburu

Begi urdin
P. Sorozabal

Boga, boga, mariñela
V. Larrea

Donosti
J. Olaizola

Donostia
P. Sorozabal

Ene emaztea
T. Aragüés Bayarte

Eresiak
V. Larrea

Euskal musikaren gorespena
J. Uruñuela

Festara
R. Sarriegi

Gabiltzan kalez kale
P. Sorozabal

Gernika (Euskal kantata)
P. Sorozabal

Joan nintzen Ainoara
T. Aragüés Bayarte

Nere etorrera
V. Larrea

Oi, lore maitea
T. Aragüés

Urzo luma
P. Sorozabal

Uso xuria
Aita Donostia

Xarmegarria zira
Aita Donostia
