2026
Eliz musika eta euskal folklorea Hondarribian

Portuko eliza (Hondarribia) - 2026/03/15, 19:00
Otche Nash (N. Kedrov) // Ave, verum corpus (V. Goicoechea) // Agur, Maria (P. Aldave) // Aita gurea (F. Madina) // Nyne otpuschayeshi (I. Makarov) // Kyrie (P. Janczak) // Eresiak (V. Larrea) // Izar ederra (F. Escudero) // Kitolis (L. Aramburu) // Adios, ene maitia (Aita Donostia) // Matsaren orpotik (J. Guridi) // Jeiki, jeiki, etchenkuak (Aita Donostia) // Boga, boga (J. Guridi) // Joan nintzen Ainoara (T. Aragüés Bayarte) // Aurtxoa seaskan (G. Olaizola) // Nerea izango zen (J. Busto)
Zuzendaria: Jon Larrauri Delika
ERAGIYOKek 2024 urteari nazioarteko emanaldi batekin eman zion hasiera. ‘Cantigos in Carrela’ jaialdiko antolatzaileen gonbidapena jaso zuen Euskal Herriko eta euskal kulturaren ordezkari moduan aritzeko. Jaialdia 1997an sortu zen kantu tradizional sardoan aritzen ziren uharteko taldeak bildu nahian. Horretaz gain, urtero nazioarteko talde bat hartzen du, tradizio koral eta kultural bereizgarria duen herrialde batetik etorritakoa. Era honetan, aurreko ekitaldietan Italiako, Franziako, Portugaleko, Catalunyako, Asturiasko, Bulgariako, Eskoziako, Georgiako eta Estatu Batuetako taldeak pasa dira bertatik, besteak beste.
Populos et Cuncordos
Ostiral arratsaldean jaialdiaren lehenengo saioa izan zen, Populos et Cuncordos izenpean, nazioarteko taldea aurkezteko helburuarekin. Jendez beteta zegoen Santa Maria degli Angeli elizan abestu zuen ERAGIYOKek, eta errepertorio sakroa eta folklorea tartekatu zituen. Sardiniako kantu tradizional mota den cuncordu erako bi talde aritu ziren berarekin batera: Cuncordu Lussurzesu eta Cuncordu di Castelsardo.
Jaialdiaren hasierako agurra Giovanni Mura, AIDOS kultura elkartearen presidentea, eta Diego Loi, Santu Lussurgiuko alkatearen eskutik etorri zen. Biek ala biek indarrean jarri zuten Sardiniako kantuen tradizioa mantentzearen garrantzia, mendeetan zehar iraun duen usadioa. Horren ondoren, bi talde sardoen txanda izan zen, jatorri erlijiosoa eta profanoa zuten doinuak abestuz.
ERAGIYOK izan zen taularatzen azkena. Entzuleek arretaz jarraitu zituzten kantu bakoitzaren aurretik emandako azalpenak. Sardiniako eta Euskal Herriko ohituren antzekotasunak nabarmendu ziren; azken batean biek gorde dituzte beren aintzinako doinuak eta istorioak belaunaldiz belaunaldi ahoz aho transmitituz. Bestalde, XIX. mendearen amaieratik bi tradizioek izandako bilakera desberdina ere aipatu zen, desberdintasunak ere aipatu ziren.
Hizkuntza aldea ez zen arazo izan bertaratutakoek euskal doinu eta erritmoen aniztasunarekin gozatu ahal izateko: Agur, Maria eta Aita Gurearen moduko eliz-musikako lanak; zortzikoa eta ezpatadantza biltzen dituen Kitolis zirraragarria; eta gure Ator, mutil ikonikoa.
Antolatzaileei adiskidetasunaren eta anaitasunaren ikur moduan eskultura oroigarria bat eman eta gero, kontzertua Aurtxoa seaskan goxoarekin eta Agur zaharra solemnearekin amaitu zen.

Cantigos in Carrela, tradizioaren indarra
Bigarren jardunaldiak bestelako izaera izan zuen, musika sardoko talde guztiak eta ERAGIYOK bildu baitzuen. Guztiek batera kontzertu ibiltaria osatuko zuten Santu Lussurgiuko hirigune historikoan barrena, irlan ondoen mantendu den Erdi Aroko multzo historikoetako bat.
Merkatu Plazatik abiatuta, antolakuntzak hainbat agertoki prestatu zituen, eta bertatik pasa ziren abesbatzak eta herriko dantza taldea. Aldi berean, bizilagunek eta bisitariek ikuskizunarekin bat egin zuten, saio eta saio artean artistak inguratuz eta beraiekin interkatuatuz. Horrela izan zen gauera arte, musika aretoetatik atera eta kalera eta jendartera gerturatzea bilatzen zuen saioan, aintzinako moldean. Jai giroan eta anaiarteko giroan amaitu zen festa.
'Un barbiere di qualità'

Luis Mariano Lirika Elkartearen 2026ko denboraldia - Amaia K. Z. (Irun) - 2026/05/9-10, 19:00
Il barbiere di Siviglia (opera in due atti) - Musika: Giachino Rossini - Libretto: Cesare Sterbini
Figaro: ANTONINO GIACOBBE // Rosina: FRANCESCA BRUNI // Almaviva: DINIS RODRIGUES // Bartol: ISIDRO ANAYA // Basilio: EMIL ABDOULLAIEV // Berta: IRENE BRANCHI // Fiorello: HODEI YÁÑEZ // Sarjentua: DARÍO MAYA // ERAGIYOK abesbatza // Luis Mariano Korua eta Orkestra // Eszena-zuzendaria: Linda Rodrigues // Musika-zuzendaria: Aldo Salvagno
Kantua eta Elkartasuna zikloan 2024ko azaroan egindako saioaren ondoren, ERAGIYOKek 2025eko zikloan ere parte hartu zuen oraingoan ekitaldia itxiz. Oraingoan, jendez lepo zegoen San Inazio elizan izan zen.
Zaporeak elkartearen aldeko emanaldi honetarako eliz-musikaz, errepertorio lirikoz eta euskal musikaz osatutako programa prestatu zuen ERAGIYOKek. Saioak hasiera introspektiboa izan zuen Lomakin-en Tebe poem zoragarriaren eta izaera bereko Guridiren Ave, Maria-rekin. Horren ondoren iritsi zen arratseko une gorenetako bat, Madinaren Aita gurea ezaguna bezain ikusgarriarekin. Apaiz oñatiarraren pieza entzutesuan pianotik forterainoko tarte osoa erakutsi zuen abesbatzak.
Aipagarriak izan ziren ere errepertorio lirikoan egindako sartu-irtenak, berriki Irunen antzeztutako Macbeth operaren pasartea edota Johannes Brahms alemaniarrak gizonezkoen ‘a capella’ talderako idatzitako bost obretako bat, Geleit, barne.

Euskal musikaren atalean Boga, boga, Euskalerria edo Nere etxea moduko klasikoekin batera, hainbat berritasun eraman zituen taldeak Donostiara. Lehen aldiz abestu zituen Jesus Guridiren Txeru eta Vicente Zubizarretaren Erriko festa kantu satirikoa.
Kontzertu osoan zehar publikoaren txaloak handiak izan baziren, oraindik indar gehiagorekin entzun ziren bisekoen txandan, Iparragirreren Nere maitiarentzat eta gero eta, bereziki, arratseko azken estreinaldiarekin, Tomás Aragüésen Pilota partida bat alaia, zeinean koruko bost bakarlari entzun ahal izan ziren talde osoarekin batera.
Antolatzaileek eta Zaporeak elkarteak emandako oroigarri bana jaso eta gero azken kantu baterako lekua izan zen, Agur zaharra solemnea, kontzertua aho zapore bikainaren errematatu zuena.
Valentin Larrea berraurkitzen

Valentin Larrearen 150. urteurrena - Jondoni Bixintxo eliza (Urruña) - 2026/05/22, 19:00
ORGANORAKO LANA: Preludio, Adagio y Fuga // Andante en Do Mayor // Elevación y plegaria // Andante religioso // TENOR BAKARLARIRAKO LANA: Motete al Santísimo // Panis Angelicus // Ave, Maria // Ikazkina mendian // AHOTS GRABEEN ABESBATZARAKO LANA: Villancico al Niño Jesús // Eresiak // Euskal festak // Nere etorrera
ERAGIYOKeko zuzendaria: Jon Larrauri Delika
Tenor bakarlaria: Aitor Garitano Agirreolea
Organista: Ignacio Arakistain Agirre
Urruñako eliza Valentin Larrearen jaiotzaren 150. urteurrena ospatzeko 2026an zehar antolatutako organo, tenor bakarlari eta abesbatza kontzertuetako lehenaren lekuko izan zen.
Organorako errepertorioa eta tenor bakarlarirako eta akonpainamendurako obrak
Emanaldia organo lanekin hasi zen, errepertorioaren zati hau ondo ezagutzen duen Ignacio Arakistainen eskutik. Preludio, Adagio y Fuga lanak hasiera indartsua, erdiko zati gozoagoa eta amaiera kontrapuntistiko eta akademikoagoa erakutsi zuen. Horren ondoren, Andante en Do Mayor etorri zen, jatorrian pianorako idatzia, non Larreak nota alaiagoak erabiltzen dituen. Elevación y plegaria, bi zatiz osatzen den kutsu erlijiosoko pieza, Larrearen atal intimoago bat ezagutzeko aukera eman zuen. Atal honekin amaitzeko, Andante religioso inspirazioz betetako lana entzun ahal izan zen, non zati lirikoak eta boteretsuagoak tartekatu ziren.
Jarraian, tenor bakarlari eta organo akonpainamendurako moldatutako beste lau pieza entzun ahal izan ziren, guztiak ere Aitor Garitanok organoaren posiziotik abestutakoak.
Motete al Santísimo, Panis Angelicus eta Ave Maria eliz-musikako lanek Larreak ahotsari protagonismoa eskaini eta, aldi berean, laguntzaile ari den instrumentuari kolore bereziak ateratzeko zuen ahalmena ikusi ahal izan zen. Hirurak desberdinak, baina hiruretan nabaritu ahal izan zen Larrearen garaiko inspirazio iturrien oihartzuna: nazionalismo musikala delakoa, zeina melodia herrikoien berreskurapenean oinarritu zen, organorako lan lirikoen konposaketa eta ahotsaren hedapen erromantikoa. Ikazkina mendian obrak, berriz, konposatzailearen alor operistiko edo dramatikoagoa erakutsi zigun, kutsu italiarreko operen trazekin.

Ahots grabeen abesbatzarako lana
ERAGIYOK 2024tik lan egin du musikagileak abesbatzarako idatzitako lanaren zati bat berriro ere agerian uzteko, eta azken bi urteetan hainbat obra estreinatu ditu. Emanaldian horietako lau entzun ahal izan ziren.
Abeslariak elizaren aldarean zeudela, koruak Villancico al Niño Jesús interpretatu zuen lehendabizi, organoa lagunduta. Obra hau eliza katolikoaren kantu tradizionala da eta Jainkoaren Semearen jaiotza ikusten duten artzaien istorioa kontatzen du..
Hasierako kantu honen ondoren a capella abestutako bi pieza etorri ziren. Lehenengoa, Eresiak, 2024ko apirilean berrestreinatu zuten konpositorearen jaioterrian. Emeterio Arreseren hitzak hartuta, egitura konplexuko kantu honek aurreko aldietan baino are eta inpaktu handiagoa sortu zuen. Abeslarientzako tesitura exijenteko lana izanik, bereziki lehen tenorren kasuan, abesbatzak ondo erakutsi zuen bi urteetako bidean landutakoak obra bere osotasunean menperatzea ekarri duela, tempo, kontraste eta ñabardura guztiekin.
Aurrekoaren adineko erronka edo are handiagoa suposatu zuen Euskal festak-ek, benetako estreinaldia, azkenekoz eman zen data ezezaguna baita, sekula estreinatu bazen. Erabat desberdinak diren hiru zatiko rapsodia da, XIX. mendeko euskal kantutegietatik hartutako beste hainbeste lanetan oinarritua (Gaztetarzunac banarabila, Izar ederrac eta Errucarriya).
Harmonia aldetik gutxiago trebatutako ikuslearentzat entzuten errazagoa izan daitekeen obra den arren, bere interpretazioak zailtasun handia dakar berarekin: iraupen luzea, muturreko tesitura, bakarlarien arnas luzeko partehartzeak, ahots deberdinen artean dagoen etengabeko jokoa kontrasteekin eta aho itxiko zatiak… Bi bakarlariek, tenorrak eta baritonoak, beraien pasarteetan aise jardun zuten eta, abesbatza osoaren moduan, txalo sorta handia jaso zuten kantuaren amaieran.
Kontzertuare bukatzeko, organoak ahots taldearekin bat egin zuen berriro ere Nere etorrera-n. Iparragirreren hitzak hartuta, baina doinu originala duen pieza da. Larreak irudikatutako musikan erabilitako kontrasteak, non aire malenkoniatsu batek zortziko biziari jarraipena ematen dion, ederki adierazten du Iparragirrek bizitakoa.
Amaiera borobila, beste txalo zaparrada handia eta arratsaldeko protagonista guztien azken agurra ekarri zuena. Valentin Larrea berraurkitzeko aukera paregabea.
Kanta Cantemus Koruak eman zion hasiera III. AHOBERri

III. AHOBER ahots berdinen zikloa - Erribera kulturgunea (Astigarraga) - 2025/06/15, 19:00
Plena (D. V. Sáez) // Andria alargune (D. Azurza) // Taupaka (J. Guerrero) // Nunc dimitis (A. Alcaraz) // I thank you God (G. Walker) // Place me like a seal (T. Frankdatter) // Liebeslied (G. Molaro) // Elementuan kantak (E. Ugalde) // Fields of God (Sting) // Txoria txori (M. Laboa - Arr.: M. Bautista) // Plena (D. V. Sáez)
Zuzendaria: Eva Ugalde Álvarez
Pianista: Junkal Guerrero Langara
ERAGIYOKek 2024 urteari nazioarteko emanaldi batekin eman zion hasiera. ‘Cantigos in Carrela’ jaialdiko antolatzaileen gonbidapena jaso zuen Euskal Herriko eta euskal kulturaren ordezkari moduan aritzeko. Jaialdia 1997an sortu zen kantu tradizional sardoan aritzen ziren uharteko taldeak bildu nahian. Horretaz gain, urtero nazioarteko talde bat hartzen du, tradizio koral eta kultural bereizgarria duen herrialde batetik etorritakoa. Era honetan, aurreko ekitaldietan Italiako, Franziako, Portugaleko, Catalunyako, Asturiasko, Bulgariako, Eskoziako, Georgiako eta Estatu Batuetako taldeak pasa dira bertatik, besteak beste.
Populos et Cuncordos
Ostiral arratsaldean jaialdiaren lehenengo saioa izan zen, Populos et Cuncordos izenpean, nazioarteko taldea aurkezteko helburuarekin. Jendez beteta zegoen Santa Maria degli Angeli elizan abestu zuen ERAGIYOKek, eta errepertorio sakroa eta folklorea tartekatu zituen. Sardiniako kantu tradizional mota den cuncordu erako bi talde aritu ziren berarekin batera: Cuncordu Lussurzesu eta Cuncordu di Castelsardo.
Jaialdiaren hasierako agurra Giovanni Mura, AIDOS kultura elkartearen presidentea, eta Diego Loi, Santu Lussurgiuko alkatearen eskutik etorri zen. Biek ala biek indarrean jarri zuten Sardiniako kantuen tradizioa mantentzearen garrantzia, mendeetan zehar iraun duen usadioa. Horren ondoren, bi talde sardoen txanda izan zen, jatorri erlijiosoa eta profanoa zuten doinuak abestuz.
ERAGIYOK izan zen taularatzen azkena. Entzuleek arretaz jarraitu zituzten kantu bakoitzaren aurretik emandako azalpenak. Sardiniako eta Euskal Herriko ohituren antzekotasunak nabarmendu ziren; azken batean biek gorde dituzte beren aintzinako doinuak eta istorioak belaunaldiz belaunaldi ahoz aho transmitituz. Bestalde, XIX. mendearen amaieratik bi tradizioek izandako bilakera desberdina ere aipatu zen, desberdintasunak ere aipatu ziren.
Hizkuntza aldea ez zen arazo izan bertaratutakoek euskal doinu eta erritmoen aniztasunarekin gozatu ahal izateko: Agur, Maria eta Aita Gurearen moduko eliz-musikako lanak; zortzikoa eta ezpatadantza biltzen dituen Kitolis zirraragarria; eta gure Ator, mutil ikonikoa.
Antolatzaileei adiskidetasunaren eta anaitasunaren ikur moduan eskultura oroigarria bat eman eta gero, kontzertua Aurtxoa seaskan goxoarekin eta Agur zaharra solemnearekin amaitu zen.

Cantigos in Carrela, tradizioaren indarra
Bigarren jardunaldiak bestelako izaera izan zuen, musika sardoko talde guztiak eta ERAGIYOK bildu baitzuen. Guztiek batera kontzertu ibiltaria osatuko zuten Santu Lussurgiuko hirigune historikoan barrena, irlan ondoen mantendu den Erdi Aroko multzo historikoetako bat.
Merkatu Plazatik abiatuta, antolakuntzak hainbat agertoki prestatu zituen, eta bertatik pasa ziren abesbatzak eta herriko dantza taldea. Aldi berean, bizilagunek eta bisitariek ikuskizunarekin bat egin zuten, saio eta saio artean artistak inguratuz eta beraiekin interkatuatuz. Horrela izan zen gauera arte, musika aretoetatik atera eta kalera eta jendartera gerturatzea bilatzen zuen saioan, aintzinako moldean. Jai giroan eta anaiarteko giroan amaitu zen festa.

Cantigos in Carrela, tradizioaren indarra
Bigarren jardunaldiak bestelako izaera izan zuen, musika sardoko talde guztiak eta ERAGIYOK bildu baitzuen. Guztiek batera kontzertu ibiltaria osatuko zuten Santu Lussurgiuko hirigune historikoan barrena, irlan ondoen mantendu den Erdi Aroko multzo historikoetako bat.
Merkatu Plazatik abiatuta, antolakuntzak hainbat agertoki prestatu zituen, eta bertatik pasa ziren abesbatzak eta herriko dantza taldea. Aldi berean, bizilagunek eta bisitariek ikuskizunarekin bat egin zuten, saio eta saio artean artistak inguratuz eta beraiekin interkatuatuz. Horrela izan zen gauera arte, musika aretoetatik atera eta kalera eta jendartera gerturatzea bilatzen zuen saioan, aintzinako moldean. Jai giroan eta anaiarteko giroan amaitu zen festa.
Ahots grabeen festa AHOBERren

III. AHOBER ahots berdinen zikloa - Erribera kulturgunea (Astigarraga) - 2025/09/20, 18:30
ERAGIYOK: Matsaren orpotik (J. Guridi) // FÜNF LIEDER: Geleit (J. Brahms) // Adios ene maitia (Aita Donostia) // Neskazarrak (P. Aldave) || FERRUM:
O Adonai (A. Pärt) // O magnum mysterium (M. Lauridsen) // Ol lux beata Trinitas (F. Mendelssohn-Bartholdy) // Lux Aurumque (E. Whitacre) // Virgen de la Barquera (J. Gavito) // Viento del mar (J. Domínguez) // Ferrum (J. Gavito) || FERRUM & ERAGIYOK: Nerea izango zen (J. Busto) // Boga, boga (J. Guridi) // Agur, jaunak (J. Olaizola)
FERRUMeko zuzendaria: Marco Antonio García de Paz
ERAGIYOKeko zuzendaria: Jon Larrauri Delika
ERAGIYOKek eta FERRUMek bat egin zuten AHOBER abesbatza zikloaren bigarren kontzertuan. Abesbatza asturiarrak sortutako ikusminak musikazale asko bilduarazi zuen Erribera kulturgunean. Izan ere, FERRUMek Eje de los Caballeroseko Abesbatza Lehiaketa irabazi baitu berriki, Espainian egiten den ospetsuenetakoa.
Aurreko alditan erabilitako egitura berdina jarraituta, etxeko taldeak kontzertuko lehen piezak eman zituen. Guztiak lehen aldiz kantatutako obrak izan ziren, eta horien artean Guridiren Matsaren orpotik eta Aldaveren Neskazarrak alaiak, eta Aita Donostiaren Adios ene maitia intimoa.
Aperitibo honen ostean, arratsaldeko plater nagusia heldu zen, FERRUM abesbatza gonbidatuaren emanaldia. Asturiarrek 2019an ekin zioten beren ibilbideari, «El León de Oro» musika-proiektuaren barruan, eta Adonai eliz-musikako obrarekin hasi zuten beren saioa. Ia hogeita hamar abeslarik inguratzen zuten publikoa, eta Marco Antonio García de Paz zuzendariak gidatzen zituen entzuleen goiko lerroetatik. Eliz musikaren sekuentziarekin jarraitu zuten, Mendelssohnen O lux beata Trinitas bezalako lan klasikoak eta Lauridsen edo Whitacre bezalako musikarien lan garaikideak tartekatuz.

Musika profanoaren eremura pasatuz, Luancoren itsas jatorriari buruzko oroitzapena Viento del mar eta Virgen de la Barquera lanen eskutik etorri zen. Konposizio hori Santa Vicente de la Barquerako Itsas Abestien Lehiaketan estreinatu zen, eta bigarren saria lortu zuten. Jesús Gavito abesbatzako kide eta konpositoreak idatzi du. Zirraragarria izan zen, halaber, abesbatzaren izen bereko azken lana, Ferrum, non erritmo desberdinak txandakatzen diren, perkusioaren eta adarraren soinuak lagunduta. Garapen eta amaiera zirraragarriak dituen lana da, eta publikoaren bibak eta txaloak piztu zituen.
Bi zuzendarien artean oroigarriak trukatu ondoren eta eszenatoki gainean kantari guztiak bildu eta gero, haien ahotsak kontzertuaren azken zatirako batu ziren, non euskal musikak protagonismoa hartu zuen berriz ere Boga, boga klasikoarekin eta Javier Bustok moldatutako Nerea izango zen (Txoria txori) sinbolikoarekin. Azken honek Gazan bizi den egoera latza gogoratzeko balio izan zuen.
Amaitzeko, tartea egon zen oraindik ere publikoak zutik entzun zuen Agur, jaunak solemnerako, kontzertu handi honi akabera bikaina eman ziona.
ATECE Gipuzkoaren alde Hartutako Kalte Zerebralaren egunean

Hartutako Kalte Zerebralaren Eguna - ATECE Gipuzkoaren aldeko kontzertua - San Bizente eliza (Donostia) - 2025/10/25, 18:00
Tebe poem (G. Lomakin) // Agur, Maria (P. Aldave) // Aita gurea (F. Madina) // Beati mortui (F. Mendelsshon-Bartholdy) // FÜNF LIEDER: 1. Ich schwing mein Horn ins Jammertal (J. Brahms) // FÜNF LIEDER: 3. Geleit (J. Brahms) // Izar ederra (F. Escudero) // Beti maite (R. Sarriegi) // Txeru (J. Guridi) // Maitia, nun zira? (J. Uruñuela) // Neskazarrak (P. Aldave) // Pilota partida bat (T. Aragüés Bernad)
Zuzendaria: Jon Larrauri Delika
ERAGIYOKek eta FERRUMek bat egin zuten AHOBER abesbatza zikloaren bigarren kontzertuan. Abesbatza asturiarrak sortutako ikusminak musikazale asko bilduarazi zuen Erribera kulturgunean. Izan ere, FERRUMek Eje de los Caballeroseko Abesbatza Lehiaketa irabazi baitu berriki, Espainian egiten den ospetsuenetakoa.
Aurreko alditan erabilitako egitura berdina jarraituta, etxeko taldeak kontzertuko lehen piezak eman zituen. Guztiak lehen aldiz kantatutako obrak izan ziren, eta horien artean Guridiren Matsaren orpotik eta Aldaveren Neskazarrak alaiak, eta Aita Donostiaren Adios ene maitia intimoa.
Aperitibo honen ostean, arratsaldeko plater nagusia heldu zen, FERRUM abesbatza gonbidatuaren emanaldia. Asturiarrek 2019an ekin zioten beren ibilbideari, «El León de Oro» musika-proiektuaren barruan, eta Adonai eliz-musikako obrarekin hasi zuten beren saioa. Ia hogeita hamar abeslarik inguratzen zuten publikoa, eta Marco Antonio García de Paz zuzendariak gidatzen zituen entzuleen goiko lerroetatik. Eliz musikaren sekuentziarekin jarraitu zuten, Mendelssohnen O lux beata Trinitas bezalako lan klasikoak eta Lauridsen edo Whitacre bezalako musikarien lan garaikideak tartekatuz.

Musika profanoaren eremura pasatuz, Luancoren itsas jatorriari buruzko oroitzapena Viento del mar eta Virgen de la Barquera lanen eskutik etorri zen. Konposizio hori Santa Vicente de la Barquerako Itsas Abestien Lehiaketan estreinatu zen, eta bigarren saria lortu zuten. Jesús Gavito abesbatzako kide eta konpositoreak idatzi du. Zirraragarria izan zen, halaber, abesbatzaren izen bereko azken lana, Ferrum, non erritmo desberdinak txandakatzen diren, perkusioaren eta adarraren soinuak lagunduta. Garapen eta amaiera zirraragarriak dituen lana da, eta publikoaren bibak eta txaloak piztu zituen.
Bi zuzendarien artean oroigarriak trukatu ondoren eta eszenatoki gainean kantari guztiak bildu eta gero, haien ahotsak kontzertuaren azken zatirako batu ziren, non euskal musikak protagonismoa hartu zuen berriz ere Boga, boga klasikoarekin eta Javier Bustok moldatutako Nerea izango zen (Txoria txori) sinbolikoarekin. Azken honek Gazan bizi den egoera latza gogoratzeko balio izan zuen.
Amaitzeko, tartea egon zen oraindik ere publikoak zutik entzun zuen Agur, jaunak solemnerako, kontzertu handi honi akabera bikaina eman ziona.
Castro Urdialeseko XXXIX. Musika Udazkena-ri hasiera handia

XXXIX. Otoño Musical - Andre Maria Jasokundearen eliza (Castro Urdiales) - 2025/11/08, 20:30
Tebe poem (G. Lomakin) // Agur, Maria (P. Aldave) // Aita gurea (F. Madina) // Beati mortui (F. Mendelsshon-Bartholdy) // FÜNF LIEDER: 1. Ich schwing mein Horn ins Jammertal (J. Brahms) // FÜNF LIEDER: 3. Geleit (J. Brahms) // Boga, boga (J. Guridi) // Izar ederra (F. Escudero) // Neskazarrak (P. Aldave) // Adios, ene maitia (Aita Donostia) // Matsaren orpotik (J. Guridi) // Kitolis (L. Aramburu) // MARINA: Coro de marineros (E. Arrieta) // Euskalerria (P. Sorozabal) // Maite (P. Sorozabal) // Pilota partida bat (T. Aragüés Bernad) // Agur, jaunak (J. Olaizola)
Zuzendaria: Jon Larrauri Delika
Pianista: Miren Gabirondo Olazabal
ERAGIYOKek 2025eko ‘Otoño Musical’ jaialdiaren hasierako kontzertua eman zuen. Azaroko asteburuetan zehar egiten den hauxe Kantabrian tradiziorik handieneko hitzorduetako bat da; izan ere, duela 40 urte ospatzen hasi zen eta Los Templarios abesbatzak eta Castro Urdialeseko Udalak antolatzen dute.
Kontzertuak Andre Maria Jasokundearen elizan izan ohi dira, Kantabriako eliza gotikorik garrantzitsuena eta Donejakue Bideeen barruan ondare indibidual moduan izendatua dagoena, Unescoren Gizateriaren Ondare. Elizan jendetza bildu zen ia eserleku guztiak bete arte.
Eliz-musika eta musikagile alemaniarrak lehen zatian
ERAGIYOKek hainbat klasiko eta berriki errepertorioari gehitutako lanak uztartzen zituen egitaraua prestatu zuen. Beste batzuetan bezala, emanaldia eliz-musikako zatiarekin hasi zen. Egundoko Aita gurea-ren ondoren, lehen zati hau ahots grabeek a capella abestutako errepertorioaren barruan entzutetsuenetakoa den pieza batekin itxi zuten, F. Mendelssohn-en Beati mortui, taldeari abesbatzarako pasarteen eta laukote bakarlariarentzako idatzitakoen arteko kontrastea erakusten ahalbidetu zuena. Mikel Zapianek (lehen tenorra), Ander Sanzek (bigarren tenorra), Iñaki Callejak (baritonoa) eta Andoni Lardizabalek (baxua) osatu zuten laukote hori.
Azken obra hau aitzaki moduan baliatu zuen koruak beste musikagile alemaniar baten lanak interpretatzeko. Johannes Brahms-en gizonezkoen ahotsetarako idatzitako obra apurrak Fünf lieder-etan ('Bost lieder') bilduta daude, eta horietako bi eman zituen abesbatzak.

Euskal musika eta amaiera zirraragarria
Kontzertuaren bigarren zatia euskal folklorearekin eta errepertorio lirikoarekin osatu zen. Itsas giroko Boga, boga (ikusle askok isilean kantatu zutena) eta Kitolis klasikoekin batera, Neskazarrak eta Matsaren orpotik alaiak nabarmendu ziren bere bizitasunagatik eta ñabardurengatik. Kontrapuntua Izar ederra eta Adios ene maitia-ren doinu eztiekin etorri zen, eta bertan abesbatzak bere adierazpen maila gorena azaleratu zuen.
Egitarau ofiziala pianoz lagundutako hiru kanturekin amaitu zen, eta horretarako Miren Gabirondo izan zuen lagun ERAGIYOKek beste behin ere. Marina operako mariñelen kantua eta Pablo Sorozabalen Euskalerria eta Maite zortzikoak izan ziren, azken hau jatorrizko bertsioan. Ordura arte kantuz kantu jasotako erantzuna bikaina bazen, gure mugetatik haratago ere hain ezaguna den piezarekin amaitzeak publikoa zutituarazi zuen; abesbatzari txaloaldi luze eta indartsua eskaini zion bildutako jendeak.
Une honetara iritsi eta gero oroigarrien trukea izan zen: ERAGIYOKek Los Templario anfitrioien 50. urteurrena irudikatzen zuen margolan ederra jaso zuen antolatzaileen eskutik, eta herriko alkatesak, Susana Herránek, Castro Urdiales irudikatzen duen figura oparitu zuen.
Arrakasta ziurtatuta egonik eta tradizioari jarraituz, emanaldia goi-goian amaitu zen Pilota partida bat-ekin eta Agur, jaunak-ekin. Ikusleek azken hau zutik eta errespetuz entzun zuten, eta honela argi geratu zen gure musika eta ohiturak gure geografia- eta kultura-eremutik kanpo ere errotu direla. Amaiera bikaina kontzertu handi baterako.
ERAGIYOKen gau lirikoak
Erribera bete zuen

III. AHOBER ahots berdinen abesbatza zikloa - Erribera kulturgunea (Astigarraga) - 2025/12/20, 19:00
DIE ZAUBERFLÖTE: O Isis und Osiris (W. A. Mozart) // RIGOLETTO: Gualtier Maldé ... Caro nome (G. Verdi) // RIGOLETTO: Duca! Duca! ... Possente amor mi chiama (G. Verdi) // LA FILLE DU RÉGIMENT (G. Donizetti): Chacun le sait, chacun le dit // LA FILLE DU RÉGIMENT (G. Donizetti): Dès que l'appel sonne (G. Donizetti) // FIDELIO: Chor der Gefangenen - O welche lust! (L. v. Beethoven) // MARINA: Brindis (E. Arrieta) // LA TABERNERA DEL PUERTO: Eres blanca y hermosa ... En un país de fábula (P. Sorozabal) // LA TABERNERA DEL PUERTO: ¡No puede ser! (P. Sorozabal) // IL TROVATORE: Vedi! Le fosche notturne spoglie (G. Verdi) // The little drummer boy (K. Davis) // Noël popular vasco (Secundino Esnaola) // O Holy Night (A. Adam) // LA TRAVIATA: Brindisi (G. Verdi)
Zuzendaria: Jon Larrauri Delika
Sopranoa: Ainhoa López de Munain // Tenorra: Josu Cabrero // Pianista: Henar F. Clavel
Astigarragako auditorioa galaz jantzi zen ERAGIYOKek eskainitako ikuskizunaz gozatzeko, Ainhoa Lopez de Munain sopranoa, Josu Cabrero tenorra eta Henar Fernandez Clavel piano-jotzailea lagun zituela. Ordu eta erdi inguruz, opera-koruak eta opera-eszenak txandakatu ziren oholtza gainean, gabon-kantekin batera, eta abesbatzak eta bakarlariek arrakasta handia lortu zuten jai-giro eta Gabonetako kutsua izan zuen AHOBER zikloaren itxieran.
Operako eta zarzuela eszena handiak
Funtzio eszenifikatua ez izan arren, koruak eta bakarlariek errealismoa eman zioten interpretazioari. ERAGIYOKek ahots grabeetarako opera-errepertorioaren partitura enblematiko batzuei aurre egin zien, hala nola Mozarten Txirula magikoa-ren O Isis und Osiris, La fille du régiment-en Dès que l'appel sonne edo Fidelio-ren presoen korua. Bere bakarkako zati guztietan partituren zailtasunak menderatu bazituen, azken pasarte honetan bereziki distiratsu jardun zen.
Abesbatza bakarlariekin batera kantatzen zuen ataletan oso une nabarmenak bizi izan ziren ere. Esate baterako, Rigoletto-ren bi pasartetan: lehenengoan, Gildaren paperean aritzen zen López de Munain soprano arabarrak Caro nome fin bat eman zuen; berdintsu Josu Cabrero eta ERAGIYOK Duca! Duca! … Possente amor mi chiama agerraldian, zeinean koruak kortesanoen rola hartu zuen eta tenor bizkaitarrak aldiz, Mantovako dukearena. Eszena hauek txalo zaparrada handiekin jaso zituzten bertaratutakoen aldetik.
Euskal musikagileek ere izan zuten protagonismoa. Emilio Arrietaren Marina operaren A beber, a beber brindis ospetsua entzun ahal izan zen, non abesbatzak erantzun indartsua eman zien Jorgeren paperean ari zen Josu Cabrerori eta Roquerena egiten zuen Iñaki Calleja ERAGIYOKeko baritonoari. Bikain ere bi bakarlariak Pablo Sorozabalen La tabernera del puerto-ren bi zatitan: En un país de fábula eta No puede ser. Atal lirikoa Il Trovatore operako buhameen koru handiarekin amaitu zen.
Esker onen txandan, ERAGIYOKeko kideek tokiko erakunde eta enpresek ematen duten laguntza aitortu nahi izan zuten, baita ERAGIYOKen LAGUNena ere, urtean zehar beren ekarpenekin abesbatzari laguntzen dioten banakoak.

Nazioarteko Gabon-kantak eta jai-giroko agurra
Bakarlariek AHOBERreko oroigarriak jaso eta gero Gabon-abestien atala iritsi zen, non parte-hartzaile guztiek beren luzimendurako uneak izan zituzten. ERAGIYOKek The little drummer boy interpretatu zuen bere jatorrizko bertsioan; Secundino Esnaolaren Noël popular vasco delakoak jarraitu zuen, non Josu Cabrerok abestutako bertsoak gogoratu zuen etxez etxe koplak abesten joateko ohitura zaharra; eta puntu gorena soprano, koru eta pianorako idatzita dagoen O Holy Night unibertsalaren moldaketarekin iritsi zen, gaueko garaipen handienetako bat izan zena.
Saioaren interprete guztiek agurtu eta gero eta bakarlariek azken agur hori bi aldiz errepikatu behar izan ondoren, bis moduan emandako La Traviata operaren Brindisi-ak amaiera bikaina jarri zion gauari zabaldutako xanpaina eta guzti festa-giroa borobiltzeko. ERAGIYOKentzat erronkaz beteta etorriko den 2026. urteari aurre egiteko modu paregabea.
