top of page

AHOBER, ahots berdinen zikloa

ERAGIYOKek AHOBER ahots berdinen abesbatza zikloa antolatzen du Astigarragan.

Kontzertuak

Hots Abesbatza.jpg

Hots Abesbatza

Zuzendaria: Aitor Biain Bidarte

Erribera kulturgunea

Apirilaren 27an, larunbata | 19:00

ERAGIYOK Segovian 05.jpg

TuttoVoce

Zuzendaria: Miguel Gálvez Yubero

Erribera kulturgunea

Irailaren 28an, larunbata | 19:00

+  ERAGIYOK
Eragiyok Getaria

ERAGIYOK

Zuzendaria: Ander Simal Alberdi

Erribera kulturgunea

Abenduaren 14an, larunbata | 19:00

+  Txirriskla Txistulari Taldea

ERAGIYOKek AHOBER ahots berdinen abesbatza zikloa antolatzen du Astigarragan 2023tik.

Bigarren ekitaldia hiru kontzertuz osatuta egongo da:

•   Apirilak 27: Hots Abesbatza (Oñati) – Erribera kulturgunea.

•   Irailak 28: TuttoVoce (Segovia) eta ERAGIYOK – Erribera kulturgunea.

•   Abenduak 14: ERAGIYOK  eta Txirriskla Txistulari Taldea – Erribera kulturgunea.

Ziklo honekin ERAGIYOKek Astigarragako, inguruko herrietako eta Gipuzkoako kultura eskaintza handitzea bilatzen du, gutxiago landutako esparru batean, ahots berdinen taldeena. Horrekin, ahots berdinen errepertorioa eta lantzeko eta zabaltzeko egindako lanari jarraipena ematen dio. Izan ere, bere ibilbidean zehar ahots berdinetarako egindako ehun obra desberdin baino gehiago abestu ditu, euskal egileenak izanik horietako laurogei.

Zikloak ikuspegi hori handitzea ahalbidetuko du, ahots zurietarako eta ahots grabeetarako idatzitako Euskal Herriko eta nazioarteko egileen obren bitartez, urtez urte ospatzen den hitzorduan.

AHOBER 2024 orokorra v2.PNG
AHOBER 2024 Hots v2.PNG

HOTS ABESBATZA (Oñati)

Hots Abesbatza Oñatiko Ganbara Abesbatzaren oinarritik 2016an sortutako emakume abesbatza da. Aitor Biain Bidarteren zuzendaritzapean sortu zen eta gaur egun 40 kide inguruz osatutako taldea da.

Sorkuntzako urtean estreinaldia egin zuenetik ibilbide oparoa egin du gaur egun arte, Musika Ziklo, kontzertu eta topaketa ezberdinetan parte hartuz.

 

Nabarmentzekoa, “Oroimenean” produkzioa. Alzheimer gaitzak jota gaixo dagoen pertsona baten bizipen eta gogoetak mami hartuta, taularatutako saioa da. Proiektu hau borobiltzeko, disko baten grabaketarekin gorpuztu zuen Hots Abesbatzak lehen ia 4 urteetako ibilbide emankorra.

Aipamen berezia merezi du “Amalurra” ikus-entzunezko ekoizpenak, abesbatza, pianoa, bertsolaria eta dantzari taldearentzat diseinatutako proiekzioak. Planeta salbatzeko laguntza dei bat abiarazten duen ikuskizuna da, naturan egindako bidaia bat, protagonismoa honen elementuei utziz: ura, sua, airea, animaliak, basoa, gaua,...

2022an Ejea de los Caballeros-en (Zaragoza, Espainia) urtero ospatzen den "49. Abesbatza Lehiaketan" saritua izan zen, hirugarren postua eta publikoaren saria eskuratuz.  2023an urtean, “Fondazione Guido d’Arezzo” nazioarteko lehiaketan ahots berdinen sailean lehen postua lortu zuen, eta  4. postua Sekular modalitatean.

A cappella eta pianoz lagundutako musika lantzen du, garai klasikotik musika garaikidera, euskal foklorea eta beste herrialdeetako musika interpretatuz. Ganbera-orkestrarekin interpretatzen ikustea ere ohikoa da, proiektu handiagoetan edo landutako lanek horrela eskatuz gero. Pianoan lagun Amaia Zipitria du gaur egun.

Ospe handiko konposatzaileen hainbat lan estreinatu ditu, hala nola, Eva Ugalde, Josu Elberdin, Junkal Guerrero, etab.

TUTTOVOCE (Segovia)

TuttoVoce 1999an sortu zen ahots grabeen talde gisa, hainbat jatorritako musika esperientzia zuten kantariak bilduz. Bere errepertorioan erritmo ugari sartzen dira (boleroak, habanerak, tangoak, poesia musikatua, musika tradizionala, umorezko doinuak…) eta musika hispanoamerikar herrikoia da nagusi. Abesti guztiak Miguel Gálvez Yubero zuzendariaren moldaketak dituzte.

 

Espainiako hainbat tokitan eta bere mugetatik kanpo aritu izan da. Nabarmentzeko hainbat emanaldi daude. Besteak beste, Luancoko (Asturias) ‘XXII Certamen de la Canción Marinera y Habanera’ lehiaketan bi sari lortu zituen. 

 

2015. urtean, Torreviejako ‘61.º Certamen Internacional de Habaneras y Polifonía’-n parte hartzeko aukeratu zuten, eta bertan epaimahaiak nabarmendu zuen “nahitaez egin beharreko habaneraren bertsio berezia eta desberdina, eta polifoniako obrak interpretatzeko era,  delako, bertaratutako publikoari modu zuzenean eta errazean iristen baitzaio”.

 

2018an Ibizan egindako ‘I Trobada Nacional Corals i Patrimoni’ inauguratu zuen eta Voces Graves de Madrid abesbatza entzutetsuarekin batera aritu zen Villarrobledoko (Albacete) ‘Certamen Nacional de Voces Iguales’-en.

 

2022an ERAGIYOKekin batera ‘XVIe. Festival International de Chant Choral du Pays d’Orthe’-n abestu zuen, Akitania Berriko sei herritan egin zena.

 

2023an ERAGIYOK hartu zuen Segoviako Juan Bravo Antzokian egindako ‘Encuentro de Voces Graves’-en.

 

Zuzendaria: Miguel Gálvez Yubero. 

1-53-min-scaled.jpg
WhatsApp Image 2024-03-27 at 9.10.21 PM (2).jpeg

TXIRRISKLA TXISTULARI TALDEA (Astigarraga)

1973 hasi zuen bere ibilbidea astiartar txistulari talde batek lehen emanaldia eman zuen Astigarragako Pelotari kalearen inaugurazioan, eta ordutik herriko ekintza eta ospakizun garrantzitsu guztien parte izan da. 

 

Txirriskla txoritxoaren izena hartuta, gaur egun, dozena bat txistulari eta atabalarik osatzen dute taldea. Euskal Herriko txistu-doinu desberdinak zabaltzea eta ezagutaraztea da beraien

xedea, eta lan horretan, urtean zehar hainbat emanaldi ematen dituzte Astigarragan: txotx irekiera, Ihauteriak, San Isidro, San Joan, Santio jaiak, sagar uzta berriaren ospakizuna… Gainera, 1989tik astiartarren egunsentia alaitzen dute igande goizetan, diana jotzen baitute Astigarragako kaleetan zehar. Horretaz gain Euskal Herriko hainbat txokotan aritzen dira urtean zehar.

 

Honekin guztiarekin batera beraien urteko ospakizunik handiena Santa Zezilia egunez egiten dute, eta horrela ospatu zuten 50. urteurrena Euskal Herriko osoko txistulariak eta Astigarragako kultur-eragileak (Astigar dantza taldea, Astigarragako erraldoiak, ERAGIYOK, Aiztondo abesbatza, Norberto Almadoz Musika Eskolako kideak…) kontzertu berezi batean bilduta.

Eragiyok en Teatro Victoria Eugenia

Egin zaitez ERAGIYOKen lagun!

Zure laguntzari esker gure musika eta kultura sustatzen eta zabaltzen jarraituko dugu, Euskal Herrian zein Euskal Herritik kanpo, gure aurrekoek utzitako altxor hori mantentzeko.

 

Gozatu gurekin musikaz!

bottom of page