top of page

2025

Anbizioz eta odolez betetako Macbeth Irunen

Macbeth
Macbeth.jpg

Luis Mariano Lirika Elkartearen 2025eko denboraldia - Amaia K. Z. (Irun) - 2025/03/29, 19:00

Macbeth (melodramma in quattro atti) - Musika: Giuseppe Verdi - Libretto: Francesco Maria Piave eta Andrea Maffei

Macbeth: PAOLO RUMETZ // Lady Macbeth: KARINA SKRZESZEWSKA // Banco: EMIL ABDULLAIEV // Macduff: ALESSANDRO FANTONI // Dama:  MARIFÉ NOGALES // Malcolm: JOSU CABRERO // Medikua: HODEI YÁÑEZ // Zerbitzaria: Dario Maya // Sikarioa: ANTONIO CALLEJA // ERAGIYOK abesbatza // Luis Mariano Korua eta Orkestra // Eszena-zuzendaria: Alfonso de Filippis // Musika-zuzendaria: Aldo Salvagno

ERAGIYOKek 2024 urteari nazioarteko emanaldi batekin eman zion hasiera. ‘Cantigos in Carrela’ jaialdiko antolatzaileen gonbidapena jaso zuen Euskal Herriko eta euskal kulturaren ordezkari moduan aritzeko. Jaialdia 1997an sortu zen kantu tradizional sardoan aritzen ziren uharteko taldeak bildu nahian. Horretaz gain, urtero nazioarteko talde bat hartzen du, tradizio koral eta kultural bereizgarria duen herrialde batetik etorritakoa. Era honetan, aurreko ekitaldietan Italiako, Franziako, Portugaleko, Catalunyako, Asturiasko, Bulgariako, Eskoziako, Georgiako eta Estatu Batuetako taldeak pasa dira bertatik, besteak beste. 

Populos et Cuncordos

Ostiral arratsaldean jaialdiaren lehenengo saioa izan zen, Populos et Cuncordos izenpean, nazioarteko taldea aurkezteko helburuarekin. Jendez beteta zegoen Santa Maria degli Angeli elizan abestu zuen ERAGIYOKek, eta errepertorio sakroa eta folklorea tartekatu zituen. Sardiniako kantu tradizional mota den cuncordu erako bi talde aritu ziren berarekin batera: Cuncordu Lussurzesu eta Cuncordu di Castelsardo.

Jaialdiaren hasierako agurra Giovanni Mura, AIDOS kultura elkartearen presidentea, eta Diego Loi, Santu Lussurgiuko alkatearen eskutik etorri zen. Biek ala biek indarrean jarri zuten Sardiniako kantuen tradizioa mantentzearen garrantzia, mendeetan zehar iraun duen usadioa. Horren ondoren, bi talde sardoen txanda izan zen, jatorri erlijiosoa eta profanoa zuten doinuak abestuz.

ERAGIYOK izan zen taularatzen azkena. Entzuleek arretaz jarraitu zituzten kantu bakoitzaren aurretik emandako azalpenak. Sardiniako eta Euskal Herriko ohituren antzekotasunak nabarmendu ziren; azken batean biek gorde dituzte beren aintzinako doinuak eta istorioak belaunaldiz belaunaldi ahoz aho transmitituz. Bestalde, XIX. mendearen amaieratik bi tradizioek izandako bilakera desberdina ere aipatu zen, desberdintasunak ere aipatu ziren.

Hizkuntza aldea ez zen arazo izan bertaratutakoek euskal doinu eta erritmoen aniztasunarekin gozatu ahal izateko: Agur, Maria eta Aita Gurearen moduko eliz-musikako lanak; zortzikoa eta ezpatadantza biltzen dituen Kitolis zirraragarria; eta gure Ator, mutil ikonikoa.

Antolatzaileei adiskidetasunaren eta anaitasunaren ikur moduan eskultura oroigarria bat eman eta gero, kontzertua Aurtxoa seaskan goxoarekin eta Agur zaharra solemnearekin amaitu zen.

ERAGIYOK - Cantigos in Carrela 2_edited.jpg
Cantigos in Carrela, tradizioaren indarra

Bigarren jardunaldiak bestelako izaera izan zuen, musika sardoko talde guztiak eta ERAGIYOK bildu baitzuen. Guztiek batera kontzertu ibiltaria osatuko zuten Santu Lussurgiuko hirigune historikoan barrena, irlan ondoen mantendu den Erdi Aroko multzo historikoetako bat. 

Merkatu Plazatik abiatuta, antolakuntzak hainbat agertoki prestatu zituen, eta bertatik pasa ziren abesbatzak eta herriko dantza taldea. Aldi berean, bizilagunek eta bisitariek ikuskizunarekin bat egin zuten, saio eta saio artean artistak inguratuz eta beraiekin interkatuatuz. Horrela izan zen gauera arte, musika aretoetatik atera eta kalera eta jendartera gerturatzea bilatzen zuen saioan, aintzinako moldean. Jai giroan eta anaiarteko giroan amaitu zen festa.

Kantua eta elkartasuna, bidelagun

Zaporeak_2025
ERAGIYOK Zaporeak web editatuta.jpg

Kantua eta Elkartasuna 2025 - San Inazio eliza (Donostia) - 2025/04/12, 20:00

Tebe poem (G. Lomakin) // Ave, Maria (J. Guridi) // Aita gurea (F. Madina) // Boga, boga (J. Guridi) // Txeru (J. Guridi) // Erriko festa (V. Zubizarreta) // DIE ZAUBERFLÖTE: O Isis und Osiris (W. A. Mozart) // MACBETH: Coro di sicari (G. Verdi) // MARINA: Coro de marineros (E. Arrieta) // FÜNF LIEDER: 3. Geleit (J. Brahms) // Nere etxea (Aita Donostia) // Nere etorrera (V. Larrea) // Euskalerria (P. Sorozabal) // Nere maitiarentzat (J. J. Santesteban) // Pilota partida bat (T. Aragüés Bernad) // Agur zaharra (S. Salaberri)

Zuzendaria: Jon Larrauri Delika

Pianista: Miren Gabirondo Olazabal

Kantua eta Elkartasuna zikloan 2024ko azaroan egindako saioaren ondoren, ERAGIYOKek 2025eko zikloan ere parte hartu zuen oraingoan ekitaldia itxiz. Oraingoan, jendez lepo zegoen San Inazio elizan izan zen. 

Zaporeak elkartearen aldeko emanaldi honetarako eliz-musikaz, errepertorio lirikoz eta euskal musikaz osatutako programa prestatu zuen ERAGIYOKek. Saioak hasiera introspektiboa izan zuen Lomakin-en Tebe poem zoragarriaren eta izaera bereko Guridiren Ave, Maria-rekin. Horren ondoren iritsi zen arratseko une gorenetako bat, Madinaren Aita gurea ezaguna bezain ikusgarriarekin. Apaiz oñatiarraren pieza entzutesuan pianotik forterainoko tarte osoa erakutsi zuen abesbatzak. 

 

Aipagarriak izan ziren ere errepertorio lirikoan egindako sartu-irtenak, berriki Irunen antzeztutako Macbeth operaren pasartea edota Johannes Brahms alemaniarrak gizonezkoen ‘a capella’ talderako idatzitako bost obretako bat, Geleit, barne.

ERAGIYOK Zaporeak web 2 bis.png

Euskal musikaren atalean Boga, boga, Euskalerria edo Nere etxea moduko klasikoekin batera, hainbat berritasun eraman zituen taldeak Donostiara. Lehen aldiz abestu zituen Jesus Guridiren Txeru eta Vicente Zubizarretaren Erriko festa kantu satirikoa.

Kontzertu osoan zehar publikoaren txaloak handiak izan baziren, oraindik indar gehiagorekin entzun ziren bisekoen txandan, Iparragirreren Nere maitiarentzat eta gero eta, bereziki, arratseko azken estreinaldiarekin, Tomás Aragüésen Pilota partida bat alaia, zeinean koruko bost bakarlari entzun ahal izan ziren talde osoarekin batera.

 

Antolatzaileek eta Zaporeak elkarteak emandako oroigarri bana jaso eta gero azken kantu baterako lekua izan zen, Agur zaharra solemnea, kontzertua aho zapore bikainaren errematatu zuena.

Gau ahaztezina Madrilen

Madrid_2025
ERAGIYOK Madrilen 06.jpg

XIII. Voces Amigas - San Andres Apostuluaren eliza (Madril) - 2025/05/24, 20:00

VOCES GRAVES DE MADRID: Kyrie (P. Janczak) // Nunc dimitis (A. Alcaraz) // Credo (J. Guerrero) // Ave, Regiena caelorum (K. Matsushita) // ERAGIYOK: Tebe poem (G. Lomakin) // Agur, Maria (P. Aldave) // Aita gurea (F. Madina) // Boga, boga (J. Guridi) // Kitolis (L. Aramburu) // Erriko festa (V. Zubizarreta) // MARINA: Coro de marineros (E. Arrieta) // Euskalerria (P. Sorozabal) // Maite (P. Sorozabal) // Pilota partida bat (T. Aragüés Bernad) // VOCES GRAVES DE MADRID & ERAGIYOK: Izar ederrak (J. Elberdin) // Ave, Maria (F. Biebl) // Agur, jaunak (J. Olaizola)

ERAGIYOKen zuzendaria: Jon Larrauri Delika

Voces Graves de Madriden zuzendaria: Juan Pablo de Juan

Pianista: Miren Gabirondo Olazabal

Voces Graves de Madrid eta ERAGIYOK Voces Amigas topaketaren protagonista izan ziren, non madrildarrek beste abesbatza batzuk gonbidatzen dituzten. Bertatik pasa dira nazioarteko maila handiko hainbat talde hala nola The Philippine Madrigal Singers (Filipinak), Boston Saengesrfest Men’s Chorus (Estatu Batuak) edota Kammerchor Nürnberg (Alemania).

 

Kasu honetan kontzertua San Andres elizan izan zen. La Latina auzoan dagoen tenplua leporaino bete zen, eta emanaldia hasi baino ordu laurden lehenago dagoeneko eserleku guztiak hartuta zeuden. Era honetan, entzule askok zutik jarraitu behar izan zuen kontzertua eta abeslariak aldarearen atzealdean eseri behar izan ziren.

 

Kontzertua anfitrioi lanak egiten zituen ‘Voces Graves de Madrid’-en saio laburrarekin hasi zen. Eliz-musikako 4 pieza abestu zituzten, tartean Junkal Guerrero euskaldunaren Credo edota Ko Matsushita japoniarraren Ave, Regina caelorum. Madrildarrak, bere kontzertuetara beti musikazale asko eramaten dutenak, txalo asko bildu zituzten bere saioan.

 

Honen ondoren, ERAGIYOKen txanda etorri zen programaren zati nagusia interpretatzeko. Hiru bloketan antolatu zuen bere egitaraua talde astiartarrak. Madrildarren utzitako bidea jarraituz, erlijio-musikako hiru piezekin hasi zuen bere saioa, euskal folkloreko beste hiru piezekin jarraitzeko eta azken multzoa Madrilen garaipen handiak lortu zituzten bi musikariri eskaintzeko: Emilio Arrieta eta Pablo Sorozabal. 

 

Zati guztiek entzuleen erantzuna ona izan bazuten ere, hainbat une nabarmendu ziren. Aurrena, Madinaren Aita gurea, Euskal Herritik kanpo asko entzuten den eliz-musikako pieza. Era berean publikoari beti indar handia transmititzen dioten Boga, boga eta Kitolis, itsas giroko doinuak.

ERAGIYOK Madrilen 01.jpg

Gauak aurrera egin ahala, kontzertua arrakasta itzela izan zitekeela aurreikusten zen, eta honen baieztapena azken multzoan etorri zen, Miren Gabirondoren piano laguntza izan zuena. Sorozabal bi obrek, Euskalerria-k eta, batez ere, Maite-k ohi ez bezala jatorrizko gaztelerazko hitzekin abestu zutena, bere eserlekutatik altxarazi zituen entzuleak. Baina puntu gorenera iristeko oraindik beste kantu bat falta zen, Pilota partida bat ikusgarria, non parte hartu zuten bost bakarlariek eta koruak bere osotasunean publikoaren txaloak eta ‘Biba zuek!’ ekarri zituzten bi minutuz.

 

Saioa borobiltzeko bi taldeak batera hartu zuten agertokia berrogeita hamar kantari baino gehiago bilduta. Oroigarriak trukatu eta gero, non ERAGIYOKek brodatutako txapela eman zion talde madrildarrari bere 30. urteurrenean, hiru kantu gehiago entzun ahal izan ziren: Josu Elberdinen Izar ederrak intimista, Franz Biebl-en Ave, Maria handia eta itxierako Agur, jaunak solemnea. Honekin ordu eta erdiko kontzertua amaitu zen, non publikoak zutik jarrita emandako txalo zaparrada handiak ERAGIYOKen eta Voces Graves de Madriden lana aitortu zuen.

Kanta Cantemus Koruak eman zion hasiera III. AHOBERri

KCK-2025
Kanta Cantemus Korua AHOBER 00.jpg

III. AHOBER ahots berdinen zikloa - Erribera kulturgunea (Astigarraga) - 2025/06/15, 19:00

Plena (D. V. Sáez) // Andria alargune (D. Azurza) // Taupaka (J. Guerrero) // Nunc dimitis (A. Alcaraz) // I thank you God (G. Walker) // Place me like a seal (T. Frankdatter) // Liebeslied (G. Molaro) // Elementuan kantak (E. Ugalde) // Fields of God (Sting) // Txoria txori (M. Laboa - Arr.: M. Bautista) // Plena (D. V. Sáez)

Zuzendaria: Eva Ugalde Álvarez

Pianista: Junkal Guerrero Langara

ERAGIYOKek 2024 urteari nazioarteko emanaldi batekin eman zion hasiera. ‘Cantigos in Carrela’ jaialdiko antolatzaileen gonbidapena jaso zuen Euskal Herriko eta euskal kulturaren ordezkari moduan aritzeko. Jaialdia 1997an sortu zen kantu tradizional sardoan aritzen ziren uharteko taldeak bildu nahian. Horretaz gain, urtero nazioarteko talde bat hartzen du, tradizio koral eta kultural bereizgarria duen herrialde batetik etorritakoa. Era honetan, aurreko ekitaldietan Italiako, Franziako, Portugaleko, Catalunyako, Asturiasko, Bulgariako, Eskoziako, Georgiako eta Estatu Batuetako taldeak pasa dira bertatik, besteak beste. 

Populos et Cuncordos

Ostiral arratsaldean jaialdiaren lehenengo saioa izan zen, Populos et Cuncordos izenpean, nazioarteko taldea aurkezteko helburuarekin. Jendez beteta zegoen Santa Maria degli Angeli elizan abestu zuen ERAGIYOKek, eta errepertorio sakroa eta folklorea tartekatu zituen. Sardiniako kantu tradizional mota den cuncordu erako bi talde aritu ziren berarekin batera: Cuncordu Lussurzesu eta Cuncordu di Castelsardo.

Jaialdiaren hasierako agurra Giovanni Mura, AIDOS kultura elkartearen presidentea, eta Diego Loi, Santu Lussurgiuko alkatearen eskutik etorri zen. Biek ala biek indarrean jarri zuten Sardiniako kantuen tradizioa mantentzearen garrantzia, mendeetan zehar iraun duen usadioa. Horren ondoren, bi talde sardoen txanda izan zen, jatorri erlijiosoa eta profanoa zuten doinuak abestuz.

ERAGIYOK izan zen taularatzen azkena. Entzuleek arretaz jarraitu zituzten kantu bakoitzaren aurretik emandako azalpenak. Sardiniako eta Euskal Herriko ohituren antzekotasunak nabarmendu ziren; azken batean biek gorde dituzte beren aintzinako doinuak eta istorioak belaunaldiz belaunaldi ahoz aho transmitituz. Bestalde, XIX. mendearen amaieratik bi tradizioek izandako bilakera desberdina ere aipatu zen, desberdintasunak ere aipatu ziren.

Hizkuntza aldea ez zen arazo izan bertaratutakoek euskal doinu eta erritmoen aniztasunarekin gozatu ahal izateko: Agur, Maria eta Aita Gurearen moduko eliz-musikako lanak; zortzikoa eta ezpatadantza biltzen dituen Kitolis zirraragarria; eta gure Ator, mutil ikonikoa.

Antolatzaileei adiskidetasunaren eta anaitasunaren ikur moduan eskultura oroigarria bat eman eta gero, kontzertua Aurtxoa seaskan goxoarekin eta Agur zaharra solemnearekin amaitu zen.

ERAGIYOK - Cantigos in Carrela 2_edited.jpg
Cantigos in Carrela, tradizioaren indarra

Bigarren jardunaldiak bestelako izaera izan zuen, musika sardoko talde guztiak eta ERAGIYOK bildu baitzuen. Guztiek batera kontzertu ibiltaria osatuko zuten Santu Lussurgiuko hirigune historikoan barrena, irlan ondoen mantendu den Erdi Aroko multzo historikoetako bat. 

Merkatu Plazatik abiatuta, antolakuntzak hainbat agertoki prestatu zituen, eta bertatik pasa ziren abesbatzak eta herriko dantza taldea. Aldi berean, bizilagunek eta bisitariek ikuskizunarekin bat egin zuten, saio eta saio artean artistak inguratuz eta beraiekin interkatuatuz. Horrela izan zen gauera arte, musika aretoetatik atera eta kalera eta jendartera gerturatzea bilatzen zuen saioan, aintzinako moldean. Jai giroan eta anaiarteko giroan amaitu zen festa.

Ahots grabeen festa AHOBERren

Ferrum-2025
FERRUM eta ERAGIYOK 01.jpg

III. AHOBER ahots berdinen zikloa - Erribera kulturgunea (Astigarraga) - 2025/09/20, 18:30

ERAGIYOK: Matsaren orpotik (J. Guridi) // FÜNF LIEDER: Geleit (J. Brahms) // Adios ene maitia (Aita Donostia) // Neskazarrak (P. Aldave) || FERRUM: 
O Adonai (A. Pärt) // O magnum mysterium (M. Lauridsen) // Ol lux beata Trinitas (F. Mendelssohn-Bartholdy) // Lux Aurumque (E. Whitacre) // Virgen de la Barquera (J. Gavito) // Viento del mar (J. Domínguez) // Ferrum (J. Gavito) ||
 FERRUM & ERAGIYOK: Nerea izango zen (J. Busto) // Boga, boga (J. Guridi) // Agur, jaunak (J. Olaizola)

 

FERRUMeko zuzendaria: Marco Antonio García de Paz

ERAGIYOKeko zuzendaria: Jon Larrauri Delika

ERAGIYOKek eta FERRUMek bat egin zuten AHOBER abesbatza zikloaren bigarren kontzertuan. Abesbatza asturiarrak sortutako ikusminak musikazale asko bilduarazi zuen Erribera kulturgunean. Izan ere, FERRUMek Eje de los Caballeroseko Abesbatza Lehiaketa irabazi baitu berriki, Espainian egiten den ospetsuenetakoa. 

Aurreko alditan erabilitako egitura berdina jarraituta, etxeko taldeak kontzertuko lehen piezak eman zituen. Guztiak lehen aldiz kantatutako obrak izan ziren, eta horien artean Guridiren Matsaren orpotik eta Aldaveren Neskazarrak alaiak, eta Aita Donostiaren Adios ene maitia intimoa. 

Aperitibo honen ostean, arratsaldeko plater nagusia heldu zen, FERRUM abesbatza gonbidatuaren emanaldia. Asturiarrek 2019an ekin zioten beren ibilbideari, «El León de Oro» musika-proiektuaren barruan, eta Adonai eliz-musikako obrarekin hasi zuten beren saioa. Ia hogeita hamar abeslarik inguratzen zuten publikoa, eta Marco Antonio García de Paz zuzendariak gidatzen zituen entzuleen goiko lerroetatik. Eliz musikaren sekuentziarekin jarraitu zuten, Mendelssohnen O lux beata Trinitas bezalako lan klasikoak eta Lauridsen edo Whitacre bezalako musikarien lan garaikideak tartekatuz.

FERRUM eta ERAGIYOK 05.jpg

Musika profanoaren eremura pasatuz, Luancoren itsas jatorriari buruzko oroitzapena Viento del mar eta Virgen de la Barquera lanen eskutik etorri zen. Konposizio hori Santa Vicente de la Barquerako Itsas Abestien Lehiaketan estreinatu zen, eta bigarren saria lortu zuten. Jesús Gavito abesbatzako kide eta konpositoreak idatzi du. Zirraragarria izan zen, halaber, abesbatzaren izen bereko azken lana, Ferrum, non erritmo desberdinak txandakatzen diren, perkusioaren eta adarraren soinuak lagunduta. Garapen eta amaiera zirraragarriak dituen lana da, eta publikoaren bibak eta txaloak piztu zituen.

Bi zuzendarien artean oroigarriak trukatu ondoren eta eszenatoki gainean kantari guztiak bildu eta gero, haien ahotsak kontzertuaren azken zatirako batu ziren, non euskal musikak protagonismoa hartu zuen berriz ere Boga, boga klasikoarekin eta Javier Bustok moldatutako Nerea izango zen (Txoria txori) sinbolikoarekin. Azken honek Gazan bizi den egoera latza gogoratzeko balio izan zuen.

Amaitzeko, tartea egon zen oraindik ere publikoak zutik entzun zuen Agur, jaunak solemnerako, kontzertu handi honi akabera bikaina eman ziona.

ATECE Gipuzkoaren alde Hartutako Kalte Zerebralaren egunean 

ATECE
ERAGIYOK ATECE 00_edited.jpg

Hartutako Kalte Zerebralaren Eguna - ATECE Gipuzkoaren aldeko kontzertua - San Bizente eliza (Donostia) - 2025/10/25, 18:00

Tebe poem (G. Lomakin) // Agur, Maria (P. Aldave) // Aita gurea (F. Madina) // Beati mortui (F. Mendelsshon-Bartholdy) // FÜNF LIEDER: 1. Ich schwing mein Horn ins Jammertal (J. Brahms) // FÜNF LIEDER: 3. Geleit (J. Brahms) // Izar ederra (F. Escudero) // Beti maite (R. Sarriegi) // Txeru (J. Guridi) // Maitia, nun zira? (J. Uruñuela) // Neskazarrak (P. Aldave) // Pilota partida bat (T. Aragüés Bernad)

 

Zuzendaria: Jon Larrauri Delika

ERAGIYOKek eta FERRUMek bat egin zuten AHOBER abesbatza zikloaren bigarren kontzertuan. Abesbatza asturiarrak sortutako ikusminak musikazale asko bilduarazi zuen Erribera kulturgunean. Izan ere, FERRUMek Eje de los Caballeroseko Abesbatza Lehiaketa irabazi baitu berriki, Espainian egiten den ospetsuenetakoa. 

Aurreko alditan erabilitako egitura berdina jarraituta, etxeko taldeak kontzertuko lehen piezak eman zituen. Guztiak lehen aldiz kantatutako obrak izan ziren, eta horien artean Guridiren Matsaren orpotik eta Aldaveren Neskazarrak alaiak, eta Aita Donostiaren Adios ene maitia intimoa. 

Aperitibo honen ostean, arratsaldeko plater nagusia heldu zen, FERRUM abesbatza gonbidatuaren emanaldia. Asturiarrek 2019an ekin zioten beren ibilbideari, «El León de Oro» musika-proiektuaren barruan, eta Adonai eliz-musikako obrarekin hasi zuten beren saioa. Ia hogeita hamar abeslarik inguratzen zuten publikoa, eta Marco Antonio García de Paz zuzendariak gidatzen zituen entzuleen goiko lerroetatik. Eliz musikaren sekuentziarekin jarraitu zuten, Mendelssohnen O lux beata Trinitas bezalako lan klasikoak eta Lauridsen edo Whitacre bezalako musikarien lan garaikideak tartekatuz.

FERRUM eta ERAGIYOK 05.jpg

Musika profanoaren eremura pasatuz, Luancoren itsas jatorriari buruzko oroitzapena Viento del mar eta Virgen de la Barquera lanen eskutik etorri zen. Konposizio hori Santa Vicente de la Barquerako Itsas Abestien Lehiaketan estreinatu zen, eta bigarren saria lortu zuten. Jesús Gavito abesbatzako kide eta konpositoreak idatzi du. Zirraragarria izan zen, halaber, abesbatzaren izen bereko azken lana, Ferrum, non erritmo desberdinak txandakatzen diren, perkusioaren eta adarraren soinuak lagunduta. Garapen eta amaiera zirraragarriak dituen lana da, eta publikoaren bibak eta txaloak piztu zituen.

Bi zuzendarien artean oroigarriak trukatu ondoren eta eszenatoki gainean kantari guztiak bildu eta gero, haien ahotsak kontzertuaren azken zatirako batu ziren, non euskal musikak protagonismoa hartu zuen berriz ere Boga, boga klasikoarekin eta Javier Bustok moldatutako Nerea izango zen (Txoria txori) sinbolikoarekin. Azken honek Gazan bizi den egoera latza gogoratzeko balio izan zuen.

Amaitzeko, tartea egon zen oraindik ere publikoak zutik entzun zuen Agur, jaunak solemnerako, kontzertu handi honi akabera bikaina eman ziona.

Eragiyok en Teatro Victoria Eugenia

Egin zaitez ERAGIYOKen lagun!

Zure laguntzari esker gure musika eta kultura sustatzen eta zabaltzen jarraituko dugu, Euskal Herrian zein Euskal Herritik kanpo, gure aurrekoek utzitako altxor hori mantentzeko.

 

Gozatu gurekin musikaz!

bottom of page